· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Administrazio publikoak

· Eusko Jaurlaritza
· Nafarroako administrazioa
· Administrazio zentrala
· Posta
· Komunikabideak
· Udal eta Foru Administrazioa
· Justizia administrazioa
· Osasungintza publikoa
· Osasungintza pribatua
· Gizarte asistentzia






Osakidetza euskalduntzeko plangintza. Dekretuaren balorazioa.



Osakidetza euskalduntzeko plangintza. Dekretuaren balorazioa.



Osakidetza euskalduntzeko plangintza. Dekretuaren balorazioa.


 

2003/10/15
Osakidetza euskalduntzeko plangintza. Dekretuaren balorazioa.

Osakidetza euskalduntzeko dekretua berandu heldu da. Izan ere, Euskararen Legea onartu zenetik hogei urte igaro dira. Hala ere, bete beharko lituzkeen helburu guztiak ez ditu betetzen.

Osakidetza euskalduntzeko lehen plangintza honetan, Lehen Mailako
Atentzioari emango zaio lehentasuna eta herri euskaldunetako osasun zerbitzuetan izango du eragin zuzena. Beste herrietako osasun zentroetan zerbitzu elebidunak eskainiko dira.

Atentzio espezializatuetan eta ospitaletan, zenbait arlotan baino ez du eragina izango, hala nola ospitaletako pediatria larrialdietan eta beste larrialdietan. Ospitalizazio unitateetako erizainengan ere eragina izatea aurreikusten da.

Bestalde, Osakidetzako lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizuna ezarriko zaio.

Baina zalantzazko eta ilun diren zenbait alderdi ditu plangintzak.
Alde batetik asistentziaren arloan jarduteko diren lanpostu funtzionalei, erizainei nahiz medikuei, 2 hizkuntza eskakizuna ezartzen zaie. Zerbitzuak euskalduntzeko 2 hizkuntz eskakizunaren baliagarritasunari buruzko zalantzak ditugu. Osasun zerbitzuetan euskara lan hizkuntza bihurtzeko ez da nahikoa.

Bestalde, plangintzaren eragina oso murritza izango da, zeren hizkuntza eskakizuna bete behar dutenen derrigortasun indizea euskaldunen portzentajera mugatuko baita, eta honek esan nahi du Osakidetzako langileriaren %30 baino ez dela behartuta egongo dagokion hizkuntza eskakizuna betetzera.

Plangintzaren iraupena sei urtekoa izango da. Lehendabiziko ebaluazioa hiru urtera egingo da eta bigarrena lehen plangintza honen amaieran.

Kontuan hartu beharrekoa da Osakidetza euskalduntzeko plangintza behin onarturik, lan guztia ez dela amaitu. Plangintza honek jarraipen eta markaketa zorrotza behar ditu, eta aipatutako alde ilunak segitzea, hobetzea eta zuzentzea izan behar da gure eguneroko lana, Osakidetza guztiz euskalduntzeko dugun helburua bete dadin.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa