|
2005/05/12
ZERGA JUSTUAK KALITATEZKO ZERBITZU PULIKOETARAKO
Errenta aitorpena egiteko sasoia den honetan, LAB sindikatuak fiskalitatearen inguruko kanpaina jarri du martxan. Hego Euskal Herriko Administrazioen politika fiskalek enpresariei egiten die mesede eta hauen iruzurra ahalbideratzen du. Ondorioa: gehien irabazten dutenek gero eta gutxiago ordaintzen dute.
Egungo politika fiskala errotik aldatu eta enpresarien iruzurra kontrolatuko balitz, PFEZren progresibitatea berreskuratuko balitz, enpresariek langileok kotizatzen dugun eskala berean egingo balute, burujabetza fiskala lortuko bagenu, soberan edukiko genuke dirua soldata soziala ezartzeko, enplegu eta lan banaketarako, hezkuntza eta sanitate gastuetarako, etxebizitza inbertsiorako, pentsio duinetarako, zerbitzu sozio-komunitario publikoetarako, e.a.
Beheko dokumentuetan informazio zabalagoa aurkitu ahal izango duzu.
Aldarrikapen honekin bat egiten baduzu bidali posta elektroniko bat hurrengo helbirera: sozioekonomia@labsindikatua.org. Adierazi bertan zuren izen-abizenak eta EHNA edo ENA zenbakia.
  · Zerga justuak kalitatezko zerbitzu publikoetarako. Esku trakta 
  · Politika fiskal justu eta solidarioaren aldeko deklarazioa. 
|