|
2010/01/14 DELEGATUEN BATZAR NAZIONALA
"Langileon indarrak bilduz aberastasuna banatu"
Urtarrilaren 14ean Donostiako Atano pilotalekuan LAB sindikatuko delegatuen batzar nazionala ospatu zen. Bertan, Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak eta Exekutiboko kide den Gorka Berasategik hartu zuten hitza. Azken honek hauteskunde sindikalen urtea dela gogoratu eta sindikatuarentzat duten garrantzia azpimarratu zuen, "aurtengo Delegatuen Batzar Nazional honetan hauteskunde sindikalen lanketaren lehenengo txanpari hasiera eman nahi diogu" adierazi zuelarik.
Ainhoa Etxaide, besteak beste, hauteskunde sindikalak jorratuko diren testuinguru bereziaren harira aritu zen eta jasan dugun eta topatuko dugun egoera politiko-ekonomiko latza aipatu zuen. 2010eko LABen helburuak eta erronkak ere finkatu zituen, aurtengoa aldaketen urtea izango dela azpimarratuz. Bai lan munduan eta bai esparru politikoan ere.
AINHOA ETXAIDEren INTERBENTZIOAren BIDEOA
BATZARRAREN BIDEOA
  · GORKA BERASATEGI - INTERBENTZIOA 
  · AINHOA ETXAIDE - INTERBENTZIOA 
|