· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

 






Hasi dira mobilizazioak Construcciones Dumboako langileen lan egoera larria salatzeko



Hasi dira mobilizazioak Construcciones Dumboako langileen lan egoera larria salatzeko



Hasi dira mobilizazioak Construcciones Dumboako langileen lan egoera larria salatzeko


 

2010/07/26 CONSTRUCCIONES DUMBOA
Hasi dira mobilizazioak Construcciones Dumboako langileen lan egoera larria salatzeko

01 CONSTRUCCIONES DUMBOA, obra zibilean diharduen Irungo enpresa historikoko langileek elkarretaratzea egin zuten joan den ostiralean Irunen, enpresa komiteak deitutako mobilizazioen baitan. Izan ere, lantegi hau konkurtso prozesuan edo salbuespen egoeran murgilduta dago, eta ondorioz, zuzendaritzak langileei ez die hainbat nomina ordaindu.

Honi beste arazo bat ere gehitu behar diogu: Lan Delegaritzak duela lau hilabete onartu egin zuen enpresako 50 langileri ezarri zitzaien kontratu etenaldiaren Enplegua Erregulatzeko Espedientea, eta horrek eragiten duen diru-galeragatik egoera larri bezain jasanezina da aipatu langileentzat.

Enpresa zuzendaritzak egungo egoeraren ondorioak arindu eta enpresari bideragarritasuna bilatu baino nahiago izan du enpresa batzordearen aurkako mehatxuan oinarritutako bortxa-politikan murgildu. Honen adibidetzat LABeko delegatuak jasan zuena har dezakegu, dena, Irungo kaleetan enpresa honen aipamena egiten zuen pankarta agertu zelako. Enpresari gogorarazi nahi diogu oinarrizko eskubideen urraketa, hala nola, askatasun sindikalaren printzipioa, iraganari gehiago dagozkion jarrerak direla.

Enpresak oraindik ez du inolako apustu irmo eta seriorik egin enpresak iraun dezan eta lanpostuak bermatzeko. Egoera salatzearekin batera, LABetik elkartasuna eta laguntza adierazi nahi diegu DUMBOAko langileei eta euren familiei, eta dei egiten dugu enpresa batzordeak antolatuta egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa