|
2010/07/26 GRAFIKAGINTZA GIPUZKOA
IRAILETIK AURRERA MOBILIZAZIO GEHIAGO IZANGO DA GIPUZKOAKO GRAFIKAGINTZA SEKTOREAN
Langileek 5 greba egun burutu dituzte jadanik maiatza eta ekaina bitartean hitzarmenaren negoziazioari bultzada emateko asmoz eta Adegiri mahai negoziatzailean izaniko jarrera aldatzea eskatuz. Baina Greba eta mobilizazio hauen ostean Adegiren jarrera oraindik ere bere horretan dirau. Honen aurrean LAB, ELA eta CCOO sindikatuek mobilizazioak areagotuko dituzte Gipuzkoako Grafikagintza sektorean Irailetik aurrera.
Negoziazioan Adegik hitzarmenaren goitik beherako aldaketa jarri du mahai gainean, hitzarmenaren biziraupena bera arriskuan jartzen duen proposamena. Adegiren asmoak zeintzuk diren adierazten ditu argi eta garbi eta hitzarmena galtzeko arriskua agerian uzten du. Langileek urteetan lorturiko eskubideekin bukatu nahi du patronalak, enpresarioen interesei soil-soilik egokitutako hitzarmena sortuz edo hitzarmenaren negoziazioa blokeatuz langileak hitzarmenik gabe uztea bilatzen du.
|