· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    
LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren negoziazioak hautsitzat eman du ADEGIk; zatiketa sindikala lortu nahi du orain

2010/07/21 ERAIKUNTZA GIPUZKOA
Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren negoziazioak hautsitzat eman du ADEGIk; zatiketa sindikala lortu nahi du orain

Gaur Gipuzkoako eraikuntzako negoziazio mahaiaren bilera izan da. Bertan Adegik, mahaia bloekeatua dagoela argudiatuta, negoziazioak hautsitzat eman ditu.

Gogorarazi behar dugu, aurreko bileran, uztailaren 14an egindako hartan, LABek negoziazio mahaia desblokeatzeko helburuz, idatziz proposamen berri bat aurkeztu zuela. Adegik ez du erantzunik eman... Hori bai dela desblokeatu nahi izatea.

Sindikatuekin aldebiko harremanak hasteko asmoa duela jakinarazi digu. LABek ez du bat egiten estrategia honekin. Honela ez da negoziazio mahaia errespetatzen. Adegik zatiketa sindikala bilatu eta negoziazio eredua bertan behera utzi nahi du. Adegik proposamenak baldin baditu, horiek egiteko lekua negoziazio mahaia da, eta bertan sindikatu guztiak gaude ordezkatuak.

Adegiren erabaki honek, gutxiengoan sinaturiko hitzarmenaren aukera arakatzen ari direla pentsatzera garamatza. Argi esaten diogu horretan LAB ez duela bidelagun izango. Patronalari bide errezetik ez dadila joan adierazi nahi diogu, ez dadila saiatu konfrontazioa gutxiengoan sinaturiko hitzarmenen bidez indargabetzen. Honela, egoera gehiago ezegonkortzea baino lortuko ez duelako.

Adegiren jarrera horretan mantentzen bada, irailean berriro mobilizazioak hasiko ditugu.

Donostian, 2010eko uztailaren 21ean

LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa