2008/05/09
Erantzun ezin hobea:Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Heziketa Bereziko langileen %80ak, bat egin du maiatzerako deitutako lau orduko lanuzteekin!

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Bereziko langile ez-irakasleentzat, lau sindikatuok aste honetan deitutako 4 orduko lanuzteek apirilean hasitako lanuzteekiko harrera nabarmen hobea izan dute, bi ordutako lanuzteekin hasi baikinen hiru herrialdeetan.

Apirilean burututako lanuzteetan, %60tik gora parte hartu bazuen Araban, maiatzekoan %80tik gora atxikitu da eta, Bizkaian eta Gipuzkoan berriz, aurreko parte hartze ona mantendu dugu, langileen %80a egin baitu bat. Aldi berean, EAEko Hezkuntza Ordezkaritzen aurrean eginiko kontzentrazioetan (arratsaldeko 16:00etan), langileen parte hartzea garrantzitsua izan da berriro ere. Mobilizazioak hasi direnetik Hezkuntza Sailak (Tontxu Campos Sailburua, EA buru duelarik) ez du erantzunik eman, ez eta erantzukizunik erakutsi ere. Gaur 5 urte sinatutako lan hitzarmena 2005.ean salatu genuen sindikatuok; Sailak negoziazio hitzaren esanahia ezezaguna duela erakusten du ordudanik, eta ez du akordioa bideratuko lukeen proposamenik mahaigaineratu. Horrela Heziketa Bereziko kolektiboak jasaten ari garen egoerari, zein hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen arretan dauden arazoei konponbiderik eman barik jarraitzen du. Langileok bai gure lan baldintzen hobekuntzarako, bai Heziketa Bereziaren hobebeharrerako hiru urte daramazkigu borrokan, hasiera batetatik Hezkuntza Sailak NEGOZIAZIO hitzak zer esan nahi duen ahaztu baitu. Lanuzte hauen ostean, Tontxu Canposek gidatzen duen Sailarengandik zentzuzko erantzunik ez dugunez jaso, ez dugu baztertzen mobilizazio gehiago deitzea.



inprimitu