|
2008/05/05
Bihar LABek kontzentrazioa egingo du ostiralean Iurretan izandako lan istripua salatzeko.
Joan den ostiralean Tratamientos Térmicos Iurreta enpresan hildako behargina; lan istripuan hildako 37. dugu. Ezbeharra ez da Durangaldean gertatzen den lehenengo hildakoa; ezta azken hilabeteetakoa. Gogoan izan joan den urtean Elorrion izandako lan istripu oso larria. Baina istripu hauek ez dira zoritxar edo kasualitate kontua.
LABek behin eta berriz salatu du hain industrializatuta dagoen eskualde honetan; Durangaldean hain zuzen ere, prekarietate maila oso altua dela. Enpresa handiek euren onura ekonomikoak biderkatzeko baldintza duinik gabeko (soldata zein lan baldintzei dagokienez) tailer txikiak sortzen dituzte; despotismo eta nagusikeri hutsarekin kudeatzeko. Horren adibide argia dugu orain hilabete batzuk LABek salatutako Montajes Iraciren kasua.
Esan dugun moduan, ETT-en erabilera mugagabearen bitartez, azpikontraten inplantazioaren bitartez eta bururatzen zaizkien hainbat eta hainbat trikimailuen bitartez, ...prekarietatea estrukturalki ezarri nahi digutenen aurrean; LAB sindikatuak argi utzi nahi dugu
prekarietatea salatzen eta borrokatzen jarraituko dugula.
Horregatik bihar, asteartea, maiatzak 6, eguerdiko 12:00etan kontzentrazioa egingo dugu enpresa aurrean.
|