2008/05/05
Erantzun ezin hobea: Arabako Heziketa Bereziko langileen %80k baino gehiagok bat egin du lanuztearekin.

· Bihar Bizkaian izango da lanuztea eta etzi Gipuzkoan. Arabako Hezkuntza Bereziko langileentzat, sindikatuok gaur deitutako 4 orduko lanuztean aurreko mobilizazioetan baino jende gehiago batu da.

Apirileko lanuztean %60tik gora langilek parte hartu bazuten, oraingoan %80tik gora atxiki dira. Arratsaldeko 16:00etan Hezkuntza Sailaren aurrean eginiko kontzentrazioan, Arabako langileen heren bat gerturatu da mobilizaziora. Hezkuntza Sailak (Tontxu Campos- EA) ez du erantzunik eman, ezta erantzukizunik erakutsi ere; langileok 5 urte lan-hitzarmenik gabe gauden honetan, Heziketa Bereziak dituen arazoei irteera errealik negoziatu eta bideratu gabe. Bihar, maiatzak 6, Bizkaian, eta etzi 8 Gipuzkoan, langileok lanuzteen bitartez plazaratzen jarraituko dugu Hezkuntza Saila konponbiderako negoziazioa erditze aldera.



inprimitu