|
2008/05/05
Erantzun ezin hobea: Arabako Heziketa Bereziko langileen %80k baino gehiagok bat egin du lanuztearekin.
· Bihar Bizkaian izango da lanuztea eta etzi Gipuzkoan.
Arabako Hezkuntza Bereziko langileentzat, sindikatuok gaur deitutako 4 orduko lanuztean aurreko mobilizazioetan baino jende gehiago batu da.
Apirileko lanuztean %60tik gora langilek parte hartu bazuten, oraingoan %80tik
gora atxiki dira.
Arratsaldeko 16:00etan Hezkuntza Sailaren aurrean eginiko
kontzentrazioan, Arabako langileen heren bat gerturatu da mobilizaziora.
Hezkuntza Sailak (Tontxu Campos- EA) ez du erantzunik eman, ezta
erantzukizunik erakutsi ere; langileok 5 urte lan-hitzarmenik gabe gauden
honetan, Heziketa Bereziak dituen arazoei irteera errealik negoziatu eta
bideratu gabe.
Bihar, maiatzak 6, Bizkaian, eta etzi 8 Gipuzkoan, langileok lanuzteen
bitartez plazaratzen jarraituko dugu Hezkuntza Saila konponbiderako
negoziazioa erditze aldera.
|