· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

 






Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna: 12.000 pertsona inguruk parte hartu dute 150 kontzentraziotan.



Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna: 12.000 pertsona inguruk parte hartu dute 150 kontzentraziotan.



Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna: 12.000 pertsona inguruk parte hartu dute 150 kontzentraziotan.


 

2008/04/28
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna: 12.000 pertsona inguruk parte hartu dute 150 kontzentraziotan.

·Prekarietatea salatu, borrokatu, garaitu.
·"Algunos trabajos matan y otros no nos dejan vivir".

Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta, LABek ordu beteko lanuztea eta kontzentrazioak deitu zituen gaurko Euskal Herriko lantokietan, laneko ezbeharrak eta osasunarekiko utzikeria salatu eta lanean edo horren ondorioz hildako langileekiko elkartasuna adierazteko. Mobilizazio gehienak eguerdiko 12:00etan egin dira; hala ere toki batzuetan lantegietako txanden eta egoeraren arabera antolatu dira. Bestalde, Araban jaieguna izanik, deialdia ostiralerako (apirilak 25) egin zen. Deialdia LABek egin duen arren, lantoki askotan enpresa batzorde eta gainontzeko sindikatu batzuek bat egin dute deialdiarekin.

Deialdi mota kontuan izanda oso zaila da datu zehatzak ematea; hala ere hona hemen gaurko mobilizazioei buruzko zertzelada batzuk:

Nafarroa:

- LABen idazkari nagusiak Volkswagenen (Iruñako Landabengo lantegiaren aurrean) 150 langilek burutu duten mobilizazioan parte hartu du eta gero Nafarroako Lan Osasuneko Institutura arte joan dira manifestazioan.

- LABek ordezkaritza daukan hainbat enpresetan atera dira langileak kalera. Batez ere, Landaben, Aizoain (30), Cordovilla, Noain (45), Orkoien, Arazuri, Atarrabia-Burlata, Areta, Egues ... poligonoetan; baita beste eskualde batzuetako industrialdeetan ere: Sakanan, Lizarran (Georgia Pacific, Gráficas Estella, Gráficas Lizarra, ...), Tafallan (Luzuriaga).

- Iruñea inguruan ere, 18 kontzentrazio egin dira eguerdian: Karlos III (60, Alde Zaharrean (60), Iturrama eta Txantreako osasun zentroetan eta Zizurren. Baita enpresetan ere: Jangarria, Schindler (LAB, ELA y CGT), Dana, Argal, Gazpi ... Ekilore, ISA, APSA, Montañesa (LAB, ATTU, ELA, CCOO, UGT) enpreseta atxikimenduak lortu ditugu.

- Sakana-Larraun: Olaztiko Apoyos Metálicos enpresan 85 langile, Altsasun G.I.&T-ko plantilla guztia (90), Sunsundegin 50, Lacunza Calor y Vidan 53, Aceros Moldeadosen 80 pertsona, Hiphording Hispanian 10 eta Eguzkia SISAn 133 pertsona. Urdiaingo enpresetan asanbladak egin dituzte txanda guztietan. Bakaikun, berriz, Guema GH-ko 80 pertsona atera dira kalera, Arbizun Proximedekoak, Etxarren Arakilgo Dos Hermanasen 10. Irurtzungo Sapan 5 pertsona, Leitzako Sarrio papeleran txanda guztietako langile guztiek ordu beteko asanbladetan parte hartu dute.

Bizkaia:
- Mobilizazio nagusia Bilbon izan da, 500 pertsonak parte hartu dute Foru Aldundiaren aurrean egin den kontzentrazio eta ondoren egin den manifestazioan. Parte hartzaileen artean, Sabecoko langileak (60), Liberty Segurosekoak (75), Mapfre Quavitaekoak (30), Justiziako langileak (45), ...

- Busturialdea-Lea eskualdean Markina, Lekeitio (45), Ondarroa (30), Gernika(40) eta Bermeoko (20) tokirik zentrikoenetan bildu dira. Baina baita, enpresetan ere, esaterako: Ebaki, J.L. French Ansola (25), Salica (30), Kautube (12) eta Landabaso (35) eta Okamika poligonoetan. Durangaldean, salaketa enpresa handietan zabaltzeaz gain, Elorrioko udaletxe aurrean (20), Durangoko Ezkurdi plazan (25), Zaldibarren, Ermuan (100), Zornotzan, Abadiñon, ... elkartu dira. Eskualde honetan ere izan dira enpresa-batzordeen atxikimenduak: Arania SA, Bruss, Mafisa, Alko, GES, Wea, Alcoa, Rothenberger, Iketz, Estamcal, ...

- Ezkerraldea eta Eskumaldeari dagokienez, Mecaner, MESA, Matricería Deusto, Aceros Olarra, Portuko zamaketari eta amarratzaileen kolektibo eta koordinadora ezberdinak, Portuko Agintaritza (200), CNC, Granometal, ... enpresen atxikimendua jaso dugu. Enpresa hauetakoren baten bat egin dute LAB, CCOO, UGT eta ELAk.

- Hego Uriber-Arratian, kontzentrazioak egin dira herrietan. Adibidez: Igorre (30), Lemoa, Basauri (70), Galdakao eta Arrigorriagan. Enpresei dagokienez, Sidenor, Ormazabal, SSI Multiserv, Lycrete, Tecnichapa, Basauriko polikiroldegian ere kontzentratu dira langileak. Gastronomia Cantábrica, DYF, Urazcak ... atxiki egin dira.

Gipuzkoa:

- Donostialdeako kontzentrazio nagusiak honakoak izan dira: Igara (80), 27. Poligonoa (20), Unbertsitatean (10), Banco Guipuzcoanon (60), Añorga-Rezolan (18), ospitaletan (16), Egian (20), Grosen (20), ETB-Miramonen, Amara-Pio XII.enean, ...

- Hernanin eguerdian 100 pertsona Gudarien plazan, 30 Lastaola poligonoan, eta 40 Eziagon. Michelinen eta Lasrte udaletxean ere kontzentratu dira, baita Luzuriagan eta Usurbil eta Andoaingo udalean. Justiziako 30 langile atera dira LAB, CSIF eta CCOOk deituta.

- Tolosaldea eta Goierrin lanuzteak eta kontzentrazioak egin dituzte hainbat enpresetan: Munksjo Paper, Laga, Obeki, Unipapel, Tarte, Insalus, Zuhazki, Etxesa, Industrias Cárnicas Oria, Emusi, Man, Reprocel, Endaki, Bost, Leibi, Sam, Tolosa, Ibarra, Zizurkil, Billabonako udaletxeetan, Kerejeta, Aluminox, Sto, GH, Indar, Letaj, Jaso, Aceralia, Talleres Arri, Estanda, Calderería Irurena, ...

- Debaldean udaletxeen aurrean egin dituzte kontzentrazioak: Eibar (170), Elgoibar (60), Soraluze, Mutriku, Arrasate, Bergara (75), Antzuola (30), Elgeta, Oñati eta Itziar; baita Arrasateko Fagor Electrónica, Fagor Frigoríficos eta Fagor Industrial kooperatiben aurrean. Kasuaren arabera, LAB, ELA, CCOO, UGT edo ESK-k deituta lanuztea egin dute Cegasa, Candy Hoover, Polmetasa, ABC, Rodisan, ... Atxikitutakoen artean eta kontzentrazioak egin dituztenak dira: Elay, Balzers Elay, Bergarako Labe Garaiak, GKN Lazpiur, Rodamientos Eder, Orni, Zahor, Uribesalgo, ...
Kosta Urolan, Landeta poligonoan, Bielen edo Azpeitiko Corrugados Lasaon, Azkoitiko GSBn, ... atera dira kalera. Oarso-Bidasoan, berriz, Zaisan, Landetxakon, La Sallen, CAFen eta Irungo Zabaltza plazan, Lanbarrenen, Lintzirin, Carrefourren, Urkian, Oiartzungo Herriko plazan eta Mastin, Oreretako Herriko plazan edo Loidin egin dira kontzentrazioak.

Araba:

Araban ostiralean burutu ziren mobilizazioetan 1400 pertsona baino gehiago atera ziren kalera salaketa zabaltzeko asmoz 22 kontzentraziotan: Gasteiz eta Errioxa eskualdeetako 15 kontzentrazioetan 960 pertsona elkartu ziren (Condesa, Jundiz, Portal de Gamarra, Samaniego, Lakua, Oion, ...). Bestalde, atxikimenduak jaso ditugu hainbat enpresatan:BSH Krainelen ELA, LAB, USO, CCOO eta UGT, Gasteizko Laminaciones Arregin LAB, ELA eta CCOO, Mercedesen LAB eta ESK, baita Eidesa, Herpanor, Moasa, Holtza, Foasa, Saunier Duval, ... enpresetan. Aiara eskualdean, 7 kontzentrazio egin dira eta 470 pertsona batu dira; azpimarragarriak dira Tubacex, Tubos Reunidos eta JEZen egin diren lanuzteak, Gometegi (90) edo Inausa (55). Lantoki bakoitzean sindikatu ezberdinak gehitu dira (LAB, CCOO, UGT, ELA, ...)


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa