|
2008/02/18
Lau konpromisario lortu ditu LABek sustatutako Langile Abertzaleak kandidaturak Vital Kutxako asanblada orokorrerako hauteskundeetan.
Hauteskundeetan eztabaida EAEko kutxen fusiora eta bakoitzak izan beharko lukeen botere kuotetara mugatu duten arren, LABek langile abertzaleen ahotsa zabaltzea helburu zuen alternatiba aurrera eramatea lortu du.
Erakunde horretan sindikatu abertzaleak finantza erakundea demokratizatzea izango du erronka nagusia eta hori gauzatzeko parte hartzeko moduen artean obra soziala eta Arabako jendarteko herritar baztertuenen artean aberastasunaren banaketa bultzatuko ditu. Era berean, fusioaren aldeko jarrera mantenduko du, unea heltzen denean zehaztuko diren baldintzen arabera hori bai; eta beti euskal finantza sektore publikoa lortzeko tresnatzat hartuta.
Bozka abertzalea erabakigarria izan daiteke Vital Kutxako etorkizunari begira eta lehendakari berria hautatzeko garaian. Orain arteko moduan, LABek langile klasearen interesen arabera eta Hego Euskal Herriko herrialde guztiak, bazterketarik gabe, bilduko dituen euskal finantza sektorea eraikitzearen aldeko apustua kontuan hartuta erabakiko du.
|