· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

 






Euskal Herriaren aurkako beste zentzugabekeria juridiko eta politiko bat.



Euskal Herriaren aurkako beste zentzugabekeria juridiko eta politiko bat.



Euskal Herriaren aurkako beste zentzugabekeria juridiko eta politiko bat.


 

2008/01/25
Euskal Herriaren aurkako beste zentzugabekeria juridiko eta politiko bat.

EAE-ANV eta EHAKren ilegalizazio prozesuaren hasieraren aurrean LABen jarrera.

EAE-ANV eta EHAK ilegalizatzeko prozesua abiarazi berri dute. Beste behin ere euskal jendarteak antzezpen juridiko-politiko zentzugabea ikusiko du eta oraingo honetan ere badaki zer gertatuko den eta zelan amaituko den; gidoia aurrez idatzita dagoelako eta Madrilgo Gobenuaren interesei erantzungo dielako. Kasu honetan, PSOE izango da ekintza burutuko duena eta bitartean PPk txalotu egingo du; baina ez da bakarra izango. Hitzez, aho txikiarekin erabakia kritikatzen duten euskal alderdi eta erantzule politikoek ere, praktikan begi onez ikusiko dute hartutako neurria eta orain arteko legez egoeraz baliatuko dira ahalik eta etekin gehien ateratzeko.

Berriro urratuko dira milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak Euskal Herrian. Gainera, PSOEK ezarri nahi duen estatutuaren erreforma burutu asmoz, ilegalizazioaren erabaki burugabea argudio legalekin arrazoitzen saiatuko dira euren estrategia politikoa mozorrotu eta ezker abertzalea jokoz kanpo utzi behar dutelako. Beti ere, PNVren adostasun osoarekin.

Momentu honetan jokoan dagoena ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartzea ala ez baino askoz gehiago da. Oraingoan aldaketa politikoa baldintzatu nahi dute, Euskal Herriari erabakitze eskubidea ukatu eta gatazka luzatuz zigortu nahi dute.

Ezker abertzalearen aurkako eraso amaigabeak, jazarpenak eta pertsona eta kolektiboen kriminalizazioak (atxiloketak, torturak, komunikabideak ixtea, epaiketak, kartzelaratzeak, ...). SALBUESPEN EGOERA iraunkorra bizi dugula erakusten digute eta joko horretan espainiar epaitegiek legaltasun ikutu bat emanez jokatzen dute, kasuan kasuko erabakiak hartuta. Azkena, Gasteizko Legebiltzarraren aurkakoa izan bada ere, heltzear daude Egunkariaren aurkako epaiketa, Udalbiltza, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, ... eta sumario horietan emakume eta gizon ugari auzipetu dituzte politikan jardun eta lan legitimoan aritzeagatik.

Bitxia bada ere oraingoan, Euskal Herriaren aurkako jazarpen eta erasoak, ezker abertzalearen aurkakoak zirenean, neurri antidemokratiko eta salbuespenezkoak babestu dituztenak ikutu ditu. Egun hauetan ikusi ahal izan dugu duela gutxi Espainiaren alde errege borboiarekin brindisa egin eta geure herriaren aitortza ukatzen zuten berberek, eskandalutzat jo dutela azken sententzia Estatuak pausu bat gehiago eman eta "baskongadetako erregionalismo ona" indargabetu nahi dutela konturatu direnean.

Egoera benetan larria da eta aurre egiteko ordua heldu da, gure herriaren etorkizuna dagoelako jokoan eta Euskal Herriak existitzeko eta bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidea duelako. Horrez gain, oinarrizko eskubide zibil eta politikoak (elkartzeko eskubidea, bozkatzeko eskubidea, adierazpen askatasuna, ordezkaritza politikoa izateko eskubidea, ...) defendatzeko ordua ere bada eta gerkatari hauen aurrean euskal langileriak zerbait egin behar du.

Kalera ateratzeko garaia da eta bidegabekeria, jazarpenak, erasoak, justizia botere politikoaren eta bere interesen zerbitzura erabiltzea salatu behar dugu.

Euskal Herria bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakiko duen nazio bihurtzeko ordua heldu da.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa