|
2008/01/23
Osakidetzako gatazka, irtenbidetik gero eta urrunago. Gobernuaren erabakiek (EAJ, EA, EB), negoziazioa apurtzea eta dekretuaren bidea hautatzea, mobilizazioak gogortzera garamatzate.
Osakidetzako langileok gure lan-baldintzak hobetu nahi ditugu, ez gara pribilegiatuak ezta alperrak ere.
Kategorien arteko desberdintasunik ez egotea eta langile finko eta ordezkoen artean bazterkeriarik ez izatea da eskatzen ari garena. Profesionalak gara, bakoitza bere eremuan, horregatik guztion lan-baldintzen hobekuntza ezinbestekoa da.
ZERGATIK ARI GARA OSAKIDETZAN BORROKAN?
- Anbulatorioetan langile gehiago egon daitezen, hobeto lan egin eta gaixo guztiekin behar den denbora izateko.
- Ohe-kopurua handitzeko, langile gehiago ipiniz itxaron zerrendak murriztu eta larrialdi zerbitzuen nabarmen hobetzeko.
- Adinean aurrera doazen langileentzat 60 urterekin erretiroa hartzeko aukera izan dezaten, beste lantokietan bezala.
- Osakidetzako kategorien arteko bazterketarik egon ez dadin, guztien diru sarien hobekuntza.
- Osakidetzak langile finko eta ordezkoen artean desberdintasunik egin ez dezan.
- Euskaraz atenditua izateko eskubidea benetako errealitatea izan dadin.
- Osasuna publikoa izan dadin, pribatizaziorik gabe.
Arazo honetan laguntzeko bezeroek asko duzue esateko. Osakidetzako langileak ez gara pribilegiatuak, pertsonekin behar egiten dugun langileak baizik.
Aldarrikatzen ari garenak, ondorio zuzenak dauzka ematen den arretaren kalitatean; zuek jasotzen duzuen arretan hain zuzen ere. Zuek zuzenean ikus dezakezue zer-nolako baldintzetan ari garen, larrialdi zerbitzuen egoera, osasun zentroena, ... etabar.
Denok garelako Osakidetza, zuen elkartasuna eta antolatu ditugun mobilizazioetan parte hartzea eskatzen dizuegu. Gure asmoa ez da bezeroak kaltetzea, bai ordea Gobernua osasun publikoaren beharrizan garrantzitsuez ohartaraztea eta horiek konpontzeko berehalako neurriak jartzera behartzea, ematen den arretaren kalitatea hobetzeazuen eskubidea baita.
URTARRILAREN 29AN GREBA OSAKIDETZAN
|