|
2010/03/08 ANBULANTZIAK
MOBILIZAZIO BERRIAK ANBULANTZIEN ARLOAN
Konponbiderik gabe jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko ANBULANTZIEN ARLOAN hitzarmenaren inguruan sortutako gatazkak. Langileek hitzarmen autonomiko duina aldarrikatzen duten bitartean, administrazioak eta patronalak afera honetan duten ardura euren gain hartu gabe jarraitzen dute. Hilabete bada negoziazio mahaiaren bilerarik ez dela egin, eta gatazka une honetan ez aurrera ez atzera dago. Horregatik, LAB eta ELA sindikatuok bihar egoeraren gaineko irakurketa egin eta MOBILIZAZIO BERRIAK iragarriko dituzte.
|