|
2010/02/05 MANIFESTAZIOA
Negoziazio kolektiboaren egoera eta ADEGIren jarrera salatzeko manifestazioa
Negoziazio kolektiboak egun bizi duen egoera eta Adegiren jarrera salatzeko manifestazioa burutu du gaur LAB sindikatuak Donostian. Manifestazioa Amara Plazan hasi eta Trinitate plazan bukatu da, bertan Garbine Aranburuk, Industria Federazioko Idazkariak, sindikatuaren aldarrikapenen berri eman eta erantzukizunak eskatu dituelarik.
Bere interbentzioan, besteak beste, gogora ekarri du Gipuzkoako hitzarmenen gehiengoa oraindik berritu gabe dagoela edota aurten negoziatzea tokatzen zaiela. Eta ADEGiren proposamenak "nolakoak diren ikusirik", negoziazio kolektibo oso gogorra datorkigula aurreikusten du. Honen aurrean "erreza ez dela izango" aitortu du. "Baina ez dugu patronalaren estrategia ontzat hartuko. Hitzarmen duinen alde borrokatuko gara, borroka eta mobilizazioa, ez digute beste biderik uzten. Patronalaren parean jarri beharra dago, indar korrelazioa hobetu langileak hitzarmenen aldeko defentsan kokatuz".
Garbiņe Aranburu, Industria Federazioko Idazkariaren interbentzioa (Bideoa)
  · Garbiņe Aranburu, Industria Federazioko Idazkariaren interbentzioa 
|