|
2010/02/04 ANBULANTZIAK
EAEko ANBULANTZIETAKO LANGILEEN ELKARRETARATZEA BIHAR BILBON
EAEko anbulantzien sektoreko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Bihar ostirala, 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Bilbon (Alameda Recalde 39-A / Eusko Jaurlaritzaren eraikina dagoen tokian). Hitzarmen autonomiko duina negoziatzera eser daitezela eskatzen dieta Osasun Sailari eta Patronalari; hori horrela izan ezean, otsailaren 15etik 19ra greba egingo dute langileek. Biharko elkarretaratzean egoera zertan den azalduko dute LAB eta ELA sindikatuetako kideek.
|