|
2010/02/04 PREKARIETATEA HILTZAILEA
LABen elkarretaratzea, lan baldintza kaskarrek heriotza dakartela salatzeko
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Bilbon, Zubiarte merkatal zentruaren aurrean, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen ondorioz iaz eta aurten, oraindaino hildako langileak gogoratu eta lan baldintza kaskarretan aritzeak dakartzan ondorioak salatzeko.
Salaketa honen harira, LAB sindikatuko Lan Osasun sailak atzo, otsailak 3, prentsaurreko eskaini zuen 2009an Hego Euskal Herrian izandako lan istripuen balorazioa egiteko.
  · 2009ko LAN ISTRIPUEN BALORAZIOA 
|