· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

 






Berdintasunik ez eskubiderik gabe.



Berdintasunik ez eskubiderik gabe.



Berdintasunik ez eskubiderik gabe.


 

MARTXOAK 8
Berdintasunik ez eskubiderik gabe.

Martxoak 8
Berdintasun hitza inoiz ez bezala zabaltzen ari da. Termino "aurrerakoia" omen da eta inor gutxi ausartzen da publikoki kontrakorik esatera. Ongi saltzen den etiketa merkea da, diskurtsoetan eta paperezko lege eta araudietan.

Berdintasunaren garaian bizi garela sentiarazi nahi digute, baina errealitateak oraindik urrun eta are urrunago egon gaitezkeela adierazten digu. Abortu eskubidea, emakumeon askapen borrokaren garaipen klabea, Espainiar Estatuan kolokan jartzen ari dira, kriminalizatzeraino, eta ezin ahaztu pairatzen ari garen indarkeria matxista, eraso eta hilketa lazgarrien ugalketa.

Benetako berdintasun bakarra geure eskubideak bermatu eta gauzatzea ahalbideratzen diguna da.

Lanposturik gabeko langile kolektiboa izatetik, XXI. mendean lantokian lanaldia eta etxean lana betetzera pasatu gara. Eta etxetik erabat irten gabe, bigarren mailako langile bihurtu nahi gaituzte: kontratu txarrenak, soldata baxuenak, ibilbide profesional motzenak... bien bitartean, aldaketarik ez dakarten berdintasun araudi eta legedi anitz. Sexuaren araberako lan banaketa gero eta gatazkatsuago azaltzen ari da eta horri erantzuteko kontziliazioaren errezeta asmatu dute.

Emakume gehienek ez dute kontziliatzeko aukera eman ahal dien eskubidedun enplegurik eta, bien bitartean, gizonezkoek kontziliazio beharrik sentitu gabe jarraitzen dute.

Neoliberalismo basatiaren garai honetan kalitateko enpleguaren aldeko borroka funtsezko elementua da euskal langileriarentzat. Baina honek esanahi berezia dauka emakumezko langileon kasuan. Sistemak betidanik emakumezkoen prekarietatea faktore estruktural moduan erabili izan du, jendartearen erreprodukzio ardurak gureak eta ez sistemarenak izaten jarraitzeko.

Kalitateko enplegua ezinbestekoa dugu, eskubide ekonomiko eta sozialez jabetu ahal izateko, berdintasun formalaren egoeratik berdintasun errealera pasatzeko.

Euskal Herria zatitzen duten egungo marko politikoak gabeziaz eta ezintasunez beterik daude emakumeon zapalketa gainditzeko eta benetako parekidetasuna ezartzeko orduan. Gure herriaren eskubideak (estatuaren aukera barne) bermatuko dituen marko demokratikoa lortzea bada lehentasunezko premia, emakume langileok berebiziko zeregina daukagu abagune horretan. Euskal Herri burujabearen eraikuntzan parte hartu eta lidergoa izan behar dugu.

Gure eskubideak aitortu eta defendaturik, alternatiba demokratikoa lortuko dugu gure herriarentzat ez ezik, emakumeontzat ere.


MOBILIZAZIOAK

Gogoratu, martxoaren 8rako mugimendu feministak deitutako mobilizazioetaz gain, LAB martxoaren 7an ere mobilizatu egingo dela.

Ostiral honetan, eguerdian, Iruņeako eta Gasteizeko parlamentuen aurrean egingo ditugun kontzentrazioak baino lehen, goizeko 10:00etan emakume delegatu eta afiliatuen batzarrak burutuko ditugu, hainbat gai garrantzitsu jorratzeko:

- Nafarroa eta Gipuzkoako emakumeak Iruņeako Karlos III. zineman, San Ignacio etorbidean (Sarasate Pasealeku ondoan)
- Bizkaiko eta Arabako emakumeak Gasteizeko Villasuso Kultur Etxean, Matxete plazan (Ama Zuria elizaren ondoan, eskaileretatik igonda)

Denok parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka; beraz, bertan itxaroten zaituztegu!

Donostiatik edo Bilbotik autobusez joateko, eman izena Donostiako egoitzan (943-458640)
edo Bilboko egoitzan (94-4706900)




  · Kartela  
  · Esku orria  
 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa