· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

 






Sarrera



Sarrera



Sarrera

 
2008/05/09
Erantzun ezin hobea:Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Heziketa Bereziko langileen %80ak, bat egin du maiatzerako deitutako lau orduko lanuzteekin!

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Bereziko langile ez-irakasleentzat, lau sindikatuok aste honetan deitutako 4 orduko lanuzteek apirilean hasitako lanuzteekiko harrera nabarmen hobea izan dute, bi ordutako lanuzteekin hasi baikinen hiru herrialdeetan.

2008/05/09
EAEko irakaskuntzaren aldeko akordio berri baten beharra (iritzi artikulua).

LABek askotan salatu du, hezkuntza politika eta ondoriozko lan baldintzei dagokienez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1992an zabaldu zen hezkuntza markoa agorturik dagoela. Are gehiago, gure iritziz, hasiera hasieratik, marko horrek ez zituen, EAE mailan, Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzen joateko zeuden itxaropenak asetu. Ondorioz, erkidego honetan, ikastoletako eta ekimen sozialeko ikastetxeetako (Itunpeko ikastetxeak) langileok oraindik pairatzen ari garen zenbait egoera tamalgarri itun horretan daukate oinarri sendoa. Beraz, LABentzat, 1992 urteko itun horrek itxiera faltsu bat eman zion Euskal Irakaskuntzaren Berariazko Eredu baten eraikuntza-beharrari.

2008/05/08
LAB-Pentsionisten I. Batzar Nazionala.

LABek pentsionisten alorreko lehen batzar nazionala burutuko du bihar, maiatzak 9, Iruñako Carlos III zineetan goizeko 10:30ean hasita. Asanbladan, alor ezberdineko 200 pertsonen parte hartzearekin, orain arte emandako urratsak aztertuko dira eta horren ostean eztabaida hasiko da bihar bertan aurkeztuko den oinarizko ponentzia baten inguruan, gero, eta ondorioak atera ondoren, aurrera begirako helburuak finkatzeko.

2008/05/08
Larunbatean langileok Sartagudara!

Ohar honen bidez, LAB sindikatuak larunbat honetan Sartagudan antolatutako ekitaldian parte hartuko duela iragarri nahi du. Era berean, Sartagudara bertaratzeko deialdia zabaltzen diogu langileriari. Nafarroan 1936an eta handik aurrera hildako langileei omenaldia egiteko eta gure oroimen historikoa bizirik mantentzeko mugarri garrantzitsua da Sartagudakoa. Izan ere, 36ko gertakariek eta geroko frankismoak zerikusi handia du gaur egun Nafarroan bizi dugun egoerarekin:

2008/05/07
Errepresiorik EZ! Langileok Autodeterminazioaren alde!

Azken ekintza errepresibo-judizialak Ino Galparsoro karzelaratzea eta ANVk Portugaleten zeukan egoitza historikoa ixtea izan dira; baina horien aurretik Oarsoaldean euskal gazteriaren kontrako sarekada izan zen eta Madrilen Amnistiaren Aldeko Mugimenduko militanteen kontrako auzia ere abiatu zen.

Zapaterok agintaldi berria hasi du, baina ildo politiko eta judizial beretik.

2008/05/05
Bihar LABek kontzentrazioa egingo du ostiralean Iurretan izandako lan istripua salatzeko.

Joan den ostiralean Tratamientos Térmicos Iurreta enpresan hildako behargina; lan istripuan hildako 37. dugu. Ezbeharra ez da Durangaldean gertatzen den lehenengo hildakoa; ezta azken hilabeteetakoa. Gogoan izan joan den urtean Elorrion izandako lan istripu oso larria. Baina istripu hauek ez dira zoritxar edo kasualitate kontua.

2008/05/05
Erantzun ezin hobea: Arabako Heziketa Bereziko langileen %80k baino gehiagok bat egin du lanuztearekin.

· Bihar Bizkaian izango da lanuztea eta etzi Gipuzkoan.

Arabako Hezkuntza Bereziko langileentzat, sindikatuok gaur deitutako 4 orduko lanuztean aurreko mobilizazioetan baino jende gehiago batu da.

2008/04/29
GELDITOUR: AHT Gelditu! Bira egingo da maiatzaren 4tik 31ra.

·Egitarauaren eta informazio bitartekoen aurkezpena.

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du. Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditugu, Kortesen hasi eta Donostian amaituz.

  · Egitarauak eskualdeetan 

hurrengoak »

 
LABen 7. Biltzar Nagusia.

Etxebizitza topaketak

Gelditour

UIS-TIMM

2008an 37 hildako

freebatasuna

UPV/EHU-KO ENPLEGURAKO ESKAINTZA PUBLIKOA (LPE).

OSAKIDETZAKO ENPLEGURAKO ESKAINTZA PUBLIKOA (EPE).

Iraultzen 145. zkia.

Nor da erruduna?

 
 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa