· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

LAB Sindikatua

Ekintza Sindikala

Sektoreak

Arloak

Prentsa

 






Sarrera



Sarrera



Sarrera

 
HAMAR URRATS EREDU BERRI BATERAKO

2010/02/08 Gea Iberica S.A
Langileen garaipen garrantzitsua Gea Iberica enpresan
Lan delegaritzak atzera bota du Enplegu Erregulazio Espedientea

Gea Iberica enpresak aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedienteari ez dio oniritzirik eman Lan Delegaritzak. Zuzendaritzak ezin izan du frogatu aurkeztu zuen argudioa, hau da, 2010eko hurrengo hilabeetan lan kargaren jaitsiera emango denik.

2010/02/08 INTERNACIONAL
ESTATURIK GABEKO NAZIOETAKO SINDIKATUEN PLATAFORMAREN ASANBLADA OROKORRA

03 Otsailaren 5 eta 6ean Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformaren Asanblada Orokorra burutu da Aosta Bailaran. Plataforma Euskal Herrian sortu zen 2004ean eta gaur egun estaturik gabeko Nazioetako 19 sindikatuk osatzen dute, gehienak Europarrak.

Aostan ospatutako Asanblada Orokorrean Catalunya, Galiza, Guadalupe, Martinica, Nueva Caledonia, Bretaña, Cerdeña, Valle de Aosta, Córcega, eta Euskal Herriko 12 sindikatuk hartu dute parte. LABen izenean Igor Urrutikoetxea, Nazioarteko Idazkaria, eta Amaia Fontang, Iparraldeko Idazkaria, izan dira bertan.

Asanbladan, besteak beste, barne funtzionamendurako arautegi bat onartu eta datozen 2 urteetarako lan ildoak finkatu dira.

  · Rafa Diez aske uztea exijitzen duen ebazpena 
  · Plataformaren Estatutoak 

2010/02/05 MANIFESTAZIOA
Negoziazio kolektiboaren egoera eta ADEGIren jarrera salatzeko manifestazioa

02 Negoziazio kolektiboak egun bizi duen egoera eta Adegiren jarrera salatzeko manifestazioa burutu du gaur LAB sindikatuak Donostian. Manifestazioa Amara Plazan hasi eta Trinitate plazan bukatu da, bertan Garbine Aranburuk, Industria Federazioko Idazkariak, sindikatuaren aldarrikapenen berri eman eta erantzukizunak eskatu dituelarik.

Bere interbentzioan, besteak beste, gogora ekarri du Gipuzkoako hitzarmenen gehiengoa oraindik berritu gabe dagoela edota aurten negoziatzea tokatzen zaiela. Eta ADEGiren proposamenak "nolakoak diren ikusirik", negoziazio kolektibo oso gogorra datorkigula aurreikusten du. Honen aurrean "erreza ez dela izango" aitortu du. "Baina ez dugu patronalaren estrategia ontzat hartuko. Hitzarmen duinen alde borrokatuko gara, borroka eta mobilizazioa, ez digute beste biderik uzten. Patronalaren parean jarri beharra dago, indar korrelazioa hobetu langileak hitzarmenen aldeko defentsan kokatuz".

Garbiñe Aranburu, Industria Federazioko Idazkariaren interbentzioa (Bideoa)

  · Garbiñe Aranburu, Industria Federazioko Idazkariaren interbentzioa 

2010/02/04 REFORMA DE LAS PENSIONES
LABek PENTSIOEN ERREFORMAREN AURREAN EGITEN DUEN IRAKURKETA

  · EUSKAL GIZARTE SEGURANTZA SISTEMAREN ALDE 

2010/02/04 ANBULANTZIAK
EAEko ANBULANTZIETAKO LANGILEEN ELKARRETARATZEA BIHAR BILBON

EAEko anbulantzien sektoreko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Bihar ostirala, 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Bilbon (Alameda Recalde 39-A / Eusko Jaurlaritzaren eraikina dagoen tokian). Hitzarmen autonomiko duina negoziatzera eser daitezela eskatzen dieta Osasun Sailari eta Patronalari; hori horrela izan ezean, otsailaren 15etik 19ra greba egingo dute langileek. Biharko elkarretaratzean egoera zertan den azalduko dute LAB eta ELA sindikatuetako kideek.

2010/02/04 PREKARIETATEA HILTZAILEA
LABen elkarretaratzea, lan baldintza kaskarrek heriotza dakartela salatzeko

01 LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Bilbon, Zubiarte merkatal zentruaren aurrean, lan istripuen eta gaixotasun profesionalen ondorioz iaz eta aurten, oraindaino hildako langileak gogoratu eta lan baldintza kaskarretan aritzeak dakartzan ondorioak salatzeko.

Salaketa honen harira, LAB sindikatuko Lan Osasun sailak atzo, otsailak 3, prentsaurreko eskaini zuen 2009an Hego Euskal Herrian izandako lan istripuen balorazioa egiteko.

  · 2009ko LAN ISTRIPUEN BALORAZIOA 


ELKARRIZKETA SOZIALA, LABen KONTRAKO EPAIKETA ETA DIRU PUBLIKOAREN BANAKETA CEN, UGT ETA CCOOi

argazkiak LAB sindikatuak prentsaurrekoa eskaini du gaur Iruñeako egoitzan elkarrizketa soziala, LABen kontrako epaiketa eta CEN, UGT ETA CCOOi banatu zaien diru publikoren inguruko balorazio eta hausnarketen berri emateko. Prentsaurrekoan Andoni Barbarin, Igor Arroyo eta Espe Iriartek hartu dute parte.

Prentsaurrekoaren edukiak

hurrengoak »

 
01

02

01

08

01

02

01

154

 
 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa