2008/06/26
Muga aldeko bentetan ere prekarietatea.

LABek kontzentrazioak burutuko ditu bihar, ostirala, ekainaren 27a, 11:30etan Dantxarinean, Ibardin eta Arnegi-Luzaiden dauden benten aurrean merkatalgune horietan ematen den prekarietatea salatzeko. Hain ezagunak eta bisitatuak izaten diren merkatalgune hauetan, batez ere uda garaian, langileen lan baldintzak ez dira batere onargarriak (kontratazio motak, gehiegizko lan orduak, langileekiko errespetu falta, lan eskubideen zapalketa...).

Dantxarinean burutuko den kontzentrazioan LABeko arduradunek egoera honen berri emango diete komunikabideei.



inprimitu