|
2008/06/24
Politika fiskala eta instituzioen proposamen eta neurri ekonomikoak. LABek kontzentrazio bat egingo du bihar, asteazkena, ekainaren 25a, eguerdiko 12etan Gipuzkoako Diputazioaren aurrean. Ekimen honetan, gaur egun bultzatzen den politika fiskalaren eredua salatzeaz gain, LABek azken egun hauetan gasteizko Gobernutik eta Diputazio ezberdinetatik plazaratu diren proposamen ekonomikoen aurrean bere irakurketa egingo du.
Kontzentrazioan LABeko idazkari nagusia den Ainhoa Etxaidek parte hartuko du eta adierazpenak egingo ditu komunikabideen aurrean.
|