|
2008/06/19
Zerbitzu publikoak atxik ditzagun! Gure sindikatuak duela hiru aste VII. Kongresua burutu zuen Hori dela eta, hurrengo lau urteetarako finkatu beharko diren lan ildoen plangintza eta sindikatuak aukeratu duen zuzendaritza berria aurkeztuko ditugu ostiral honetan Kanboko Nazio Biltzarran. Era berean, sindikatuak Ipar Euskal Herriko Zerbitzu Publikoen egoera ere aipatuko ditu bertan.
Beraz, sindikatuaren Nazio Biltzarra ondoren, 12:30ean Albeniz Kioskotik Kanboko Zerga Biltokiraino manifestazioa abiatuko da. Bertan, gure Idazkari Nagusia den Ainhoa Etxaidek eta Ipar Euskal Herriko arduradunak hitza hartuko dute.
|