· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Hemeroteka

Deialdiak

 






Greba eta mobilizazioak Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosan.



Greba eta mobilizazioak Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosan.



Greba eta mobilizazioak Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosan.


 

2008/06/19
Greba eta mobilizazioak Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosan.

Urte hasieratik garraio urbanora dedikatzen den Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosa (TSST) enpresako Zuzendaritza eta langileen ordezkaritza osatzen duten LABen 2 delegatuek eta CCOO bakarrak bileretan aritu dira enpresako hitzarmena berritzekotan aurrekoa indarrean 2007ko abenduaren 31era arte zegoelako.

Urte erdia negoziatzen aritu eta gero, inongo adostasunetara ez iristeaz aparte, Zuzendaritzaren aldetik mahai gainean langileen eskubideak kaskartu eta lan baldintzetan atzera egiteko proposamenak daude oraindik, hala nola, urteko lanaldiaren gorakada, soldaten igoera KPIaren azpitik ... Gauzak honela, ordezkaritza honek langileekin batzarra burutu ostean negoziaketetan parentesi bat egitea erabaki du Zuzendaritzari langileek egoera hau ez dutela onartuko, negoziaketan akordioak lortzeko borondatearekin aritu behar dela eta mobilizatzeko prest daudela adierazteko. Horregatik egutegi hau planteatzen da:

1- Ekainak 20. LAB eta CCOO sindikatuko delegatuen bilkura enpresaren aurrean. 12:30etan.

2- Propaganda banaketa eta gatazkaren gizarteratzea Lasarte - Oria herrian.

3- Ekainak 26. Egun osoko greba.

Proposatu den egutegi honekin behin bukatzerakoan, beste batzar bat burutuko litzateke gertatutako guztia aztertu, negoziaketaren blokeoan sortutako eragina ikusi eta mobilizazioekin jarraitzea edo ez erabakitzeko.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa