|
2008/05/14
PRENTSAURREKOA- Emakume langilearen diskriminazioa Indusal enpresan
Bizkaiko INDUSAL enpresan 170 pertsonak egiten dute lan, horietatik %70 emakumezkoak dira. Beste hainbat tokitan bezala, enpresa honetan emakumeekiko diskriminazio nabaria gertatzen da, bai soldata aldetik bai lan baldintzei dagokienez gizonezkoekin konparatuta. Kasu honetan azpimarratu behar dugu Osakidetzako azpikontrata bat dela -beraz Administrazioak diskiminazioa bermatzen du- eta bestalde LABek Ikuskaritzaren inspekzio bat eskatu duela esatea horren aurrean neurriak hartzeko. Momentuz ez dago erantzunik.
LABek prentsaurrekoa eskainiko du ostegunean, maiatzak 15, LABen Bilboko egoitzan goizeko 11:00etan egoeraren zehaztasunak emateko.
|