|
2008/05/08
LAB-Pentsionisten I. Batzar Nazionala
LABek pentsionisten alorreko lehen batzar nazionala burutuko du bihar, maiatzak 9, Iruņako Carlos III zineetan goizeko 10:30ean hasita. Asanbladan, alor ezberdineko 200 pertsonen parte hartzearekin, orain arte emandako urratsak aztertuko dira eta horren ostean eztabaida hasiko da bihar bertan aurkeztuko den oinarizko ponentzia baten inguruan, gero, eta ondorioak atera ondoren, aurrera begirako helburuak finkatzeko.
Ekitaldian LABeko idazkari nagusia den Rafa Diez Usabiagak parte hartuko du goizeko 11etan, alor berri honetako nondik norakoak kokatzeko.
Komunikabideek irudiak hartzeko aukera izango dute 11:15etatik aurrera. Geroago, batzarraren atsedenarekin batera, Rafa Diezek adierazpenak egingo ditu gaiaren inguruan aretoaren sarreran.
|