· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Hemeroteka

Deialdiak

 






Araban, 25ean izango dira mobilizazioak lan osasunaren nazioarteko egunagatik.



Araban, 25ean izango dira mobilizazioak lan osasunaren nazioarteko egunagatik.



Araban, 25ean izango dira mobilizazioak lan osasunaren nazioarteko egunagatik.


 

2008/04/24
Araban, 25ean izango dira mobilizazioak lan osasunaren nazioarteko egunagatik.

Datorren apirilaren 28an lan osasunaren nazioarteko eguna ospatuko da. Joan den astean ordubeteko lanuzteak deituko zituela lantoki guztietan iragarri zuen LABek. Izan ere, inolaz ere ezin da onartu langileek bizia galtzea lanean ari direnean eta oro har, milaka lan istripu gertatzea egunero. Beraz, arazo latz honi aurre egiteko neurriak aldarrikatzeko aterako da 28an kalera. Bestalde, artero lanean edo lanagatik bizia galtzen dutenekiko elkartasun eta aitormen keinu bat izan nahi du lanuzteak.

Araban, ordea, egun hori jaia dela kontuan hartuta herrialde honetako lanuzte eta mobilizazioak bihar, apirilak 25 burutuko dira.


Gasteizko mobilizazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Laneko Ordezkaritzan eta Legebiltzarretik igaroko da 12:30ean eta han adierazpenak egingo ditu LABen Enplegurako idazkariak, Garbiņe Aranburuk. Azkenik SEA aurrean bukatuko da manifestazioa.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa