· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Hemeroteka

Deialdiak

 






Deialdiak



Deialdiak



Deialdiak


 

2008/06/26
Muga aldeko bentetan ere prekarietatea.

LABek kontzentrazioak burutuko ditu bihar, ostirala, ekainaren 27a, 11:30etan Dantxarinean, Ibardin eta Arnegi-Luzaiden dauden benten aurrean merkatalgune horietan ematen den prekarietatea salatzeko. Hain ezagunak eta bisitatuak izaten diren merkatalgune hauetan, batez ere uda garaian, langileen lan baldintzak ez dira batere onargarriak (kontratazio motak, gehiegizko lan orduak, langileekiko errespetu falta, lan eskubideen zapalketa...).

2008/06/24
Politika fiskala eta instituzioen proposamen eta neurri ekonomikoak.

LABek kontzentrazio bat egingo du bihar, asteazkena, ekainaren 25a, eguerdiko 12etan Gipuzkoako Diputazioaren aurrean. Ekimen honetan, gaur egun bultzatzen den politika fiskalaren eredua salatzeaz gain, LABek azken egun hauetan gasteizko Gobernutik eta Diputazio ezberdinetatik plazaratu diren proposamen ekonomikoen aurrean bere irakurketa egingo du.

2008/06/19
Zerbitzu publikoak atxik ditzagun!

Gure sindikatuak duela hiru aste VII. Kongresua burutu zuen Hori dela eta, hurrengo lau urteetarako finkatu beharko diren lan ildoen plangintza eta sindikatuak aukeratu duen zuzendaritza berria aurkeztuko ditugu ostiral honetan Kanboko Nazio Biltzarran. Era berean, sindikatuak Ipar Euskal Herriko Zerbitzu Publikoen egoera ere aipatuko ditu bertan.

2008/06/19
Greba eta mobilizazioak Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosan.

Urte hasieratik garraio urbanora dedikatzen den Cia. del Tranvía Eléctrico de San Sebastián a Tolosa (TSST) enpresako Zuzendaritza eta langileen ordezkaritza osatzen duten LABen 2 delegatuek eta CCOO bakarrak bileretan aritu dira enpresako hitzarmena berritzekotan aurrekoa indarrean 2007ko abenduaren 31era arte zegoelako.

2008/06/18
Iruñako Montejo zeramika enpresak 2 langile kaleratu ditu hauteskunde sindikalak sustatzeagatik.

LABek kontzentrazio bat burutuko du bihar, osteguna, ekainaren 19a, goizeko 11etan Cerámicas Montejo enpresaren aurrean (Mutilva poligonoa). Aurreko astean langile batzuk hauteskunde sindikalak burutzeko abisua bideratu zuten, horrekin batera LABen izenean hautagaien zerrenda aurkeztuz. Enpresaren erantzuna: bi langile kaleratzea eta bere interesen arabera osatutako beste zerrenda bati aurkezteko aukera ematea.

hurrengoak »


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa