![]() |
![]() |
![]() |
|
|||||
|
||||||||
|
||||||||
|
|
|||||||
| Iragarri zen bezala maiatzaren 22 eta 23an LABen VII Biltzar Nazionala burutuko da BECen. Eztabaida prozesua burutu da jada azken aste hauetan sindikatuaren egitura ezberdinetan aurkeztu diren bi ponentzien inguruan. Bihar eskainiko dugun agerraldian Rafa Díez Usabiagak, Ainhoa Etxaidek, Jabi Garnikak eta Olatz Arozenak prozesu horren berri emango dute, emendakinen nondik norakoak azalduz, zuzendaritza egituretarako egiten den proposamena iragarriz eta biltzarraren inguruan bestelako gai teknikoak plazaratuz. 2008/05/14 Bizkaiko INDUSAL enpresan 170 pertsonak egiten dute lan, horietatik %70 emakumezkoak dira. Beste hainbat tokitan bezala, enpresa honetan emakumeekiko diskriminazio nabaria gertatzen da, bai soldata aldetik bai lan baldintzei dagokienez gizonezkoekin konparatuta. Kasu honetan azpimarratu behar dugu Osakidetzako azpikontrata bat dela -beraz Administrazioak diskiminazioa bermatzen du- eta bestalde LABek Ikuskaritzaren inspekzio bat eskatu duela esatea horren aurrean neurriak hartzeko. Momentuz ez dago erantzunik. 2008/05/08 LABek pentsionisten alorreko lehen batzar nazionala burutuko du bihar, maiatzak 9, Iruñako Carlos III zineetan goizeko 10:30ean hasita. Asanbladan, alor ezberdineko 200 pertsonen parte hartzearekin, orain arte emandako urratsak aztertuko dira eta horren ostean eztabaida hasiko da bihar bertan aurkeztuko den oinarizko ponentzia baten inguruan, gero, eta ondorioak atera ondoren, aurrera begirako helburuak finkatzeko. 2008/05/05 LABek agerraldia egingo du bihar, Asteartea, maiatzaren 6a, eguerdiko 12etan Arrasaten duen egoitzan (Garibai etorbidea, 14-2). 2008/04/24 Datorren apirilaren 28an lan osasunaren nazioarteko eguna ospatuko da. Joan den astean ordubeteko lanuzteak deituko zituela lantoki guztietan iragarri zuen LABek. Izan ere, inolaz ere ezin da onartu langileek bizia galtzea lanean ari direnean eta oro har, milaka lan istripu gertatzea egunero. Beraz, arazo latz honi aurre egiteko neurriak aldarrikatzeko aterako da 28an kalera. Bestalde, artero lanean edo lanagatik bizia galtzen dutenekiko elkartasun eta aitormen keinu bat izan nahi du lanuzteak. |
|
|||||||
|
||||||||
|
|