· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Hemeroteka

Deialdiak

 






Iruñako Cerámicas Montejo enpresak langile bi kaleratu ditu hauteskunde sindikalak sustatzeagatik.



Iruñako Cerámicas Montejo enpresak langile bi kaleratu ditu hauteskunde sindikalak sustatzeagatik.



Iruñako Cerámicas Montejo enpresak langile bi kaleratu ditu hauteskunde sindikalak sustatzeagatik.


 

13/06/2008
Iruñako Cerámicas Montejo enpresak langile bi kaleratu ditu hauteskunde sindikalak sustatzeagatik.

Iruñako Cerámicas Montejo enpresak langile bi kaleratu ditu hauteskunde sindikalak sustatu dituztelako. LABen ustez, askatasun sindikalaren eta hauteskunde prozesuetan langileek parte hartzeko eta ordezkatuko dituztenak askatasunez eta berdintasunean aukeratzeko duten eskubideen aurkako eraso larria da.

Kaleratutako langileek joan den asteko astelehenean hauteskunde sindikalak egiteko aurreabisua eta LABen hautagaitza aurkeztu zituzten Lan Sailean. Aste berean, asteazkenean, enpresak langileetako bat kaleratu zuen eta ostegunean bestea; kazikada ikaragarria!


50 pertsona inguruk egiten dute lan Cerámicas Montejon. Enpresak zaharberritze lanetan aritzen da eta orain arte ere eraso sindikala pairatu izan dute bertako langileek. Enpresa honek historikoki laneko oinarrizko eskubideak urratu ditu daukan jarrera inposatzaile eta prepotentearekin eta sindikatuei behar beste traba jarri die enpresak sar ez zitezen.

Baina LAB ez dator bat gertatutakoarekin eta ez da gora begira geratuko. Horregatik, datorren ostegunean hauteskunde mahaiaren osaketara joango gara eta enpresa aurrean kontzentrazioa egingo dugu goizeko 11:00etan.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa