|
2008/05/06
AHT-ren desjabetze prozesuaren aurkako bilkura Bilbon.
Orain arte AHTren inguruko desjabetze behartuen tramiteen barne dagoen aurretiazko akten altxamendua Udaletxeetan egin izan den arren, oraingoan Estatu espainoleko Gobiernuak Bilbon duen egoitzan egitea erabaki du, nahiz eta Galdakao-Bilbo tarteari dagokion. Hala ere, horrek ez du eragotzi herritarren oposizioa ikustea.
Gaur, maiatzak 6, 11etan eta AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, berrogeita hamar lagun inguru bildu dira herriaren borondatea errespetatzeko eta AHT gelditzeko eskatzeko. Nahiz eta Guardia Zibila eta Ertzaintza bertan izan diren, ez da istilurik izan.
|