2008/04/23
Eusko Alkartasuna eta LABeko ordezkariak bildu dira gaur Donostian.

Gaur goizean Eusko Alkartasuna eta LABeko ordezkariak Donostiako LABen egoitzan elkartu dira. EAren izenean, Unai Ziarreta, Nekane Alzelai eta Rafa Larreina egon dira eta LABen izenean, berriz, Rafa Diez Usabiaga, Ainhoa Etxaide, Txutxi Ariznabarreta, Garbiņe Aranburu eta Jabi Garnika.

Egungo egoera soziolaboral eta politikoa izan dituzte mintzagai eta horri buruzko hausnarketak trukatu dituzte. Horrez gain, LABek bere VII. Biltzar Nagusian eztabaidatuko dituen ardatz nagusiak ere aurkeztu dizkio EAko delegaritzari. Ordezkaritza bien erabakiz, aurrerantzean ere komunikazio bideak zabalik uztea erabaki dute.



inprimitu