![]() |
![]() |
![]() |
|
|||||
|
||||||||
|
||||||||
|
![]() |
|||||||
| 2008/05/06 Orain arte AHTren inguruko desjabetze behartuen tramiteen barne dagoen aurretiazko akten altxamendua Udaletxeetan egin izan den arren, oraingoan Estatu espainoleko Gobiernuak Bilbon duen egoitzan egitea erabaki du, nahiz eta Galdakao-Bilbo tarteari dagokion. Hala ere, horrek ez du eragotzi herritarren oposizioa ikustea. 2008/04/23 Gaur goizean Eusko Alkartasuna eta LABeko ordezkariak Donostiako LABen egoitzan elkartu dira. EAren izenean, Unai Ziarreta, Nekane Alzelai eta Rafa Larreina egon dira eta LABen izenean, berriz, Rafa Diez Usabiaga, Ainhoa Etxaide, Txutxi Ariznabarreta, Garbiņe Aranburu eta Jabi Garnika. 2008/04/17 Lehenik, gauza bat argitu nahi dugu: mahaiak biltzeko eskabidea bai Funtzionarioen Mahaiari, bai Lan-kontratudun langileen mahaiari dagokio. Herenegun, soilik jaso genuen Funtzionarioen lan-baldintzak arduratzen den mahaia biltzeko deialdia, eta hori salatzeko modukoa da. Administrazio honek ez gaitu aintzat hartzen. Eguneko aztergaian sei puntu badaude ere, puntu bakarra da gure plataformaren negoziazioarekin zerikusia duena. Gure aburuz, Funtzio Publikoko Sailburuordetzatik saiatzen ari direna zera da: Mahai Sektorialen ganorarik gabeko bilerak ahalik eta gehien luzatzea, horrela legealdia agortuko delarik. |
|
|||||||
|
||||||||
|
|