|
2002/10/17
Nazioarteko konferentzia sindikala
2002ko urriaren 17 eta 18an, Euskal Herria
Aste
honetan, agiri hau sinatu dugun erakunde sindikalok globalizazio
neoliberalaren gaurko eredua eta horrek herriengan dituen eraginak
aztertu ditugu, baita estrategia ultraliberal horrek Europa
eraikitzeko bultzatzen duen prozesua ere.
Egindako
eztabaida, mahainguru eta osoko bileretan garbi ikusi ditugu zein
diren globalizazio ultraliberalaren ereduak bere estrategiaren atzean
ezkutatzen dituen interes inperialistak. Garbi geratu da eredu hori
korporazio multinazionalek sortu dutela, botere-gune nagusiek –AEB,
Europa eta Japonia- ematen dieten sostengu politiko eta
militarrarekin.
Planetako
baliabideen kontrola, natura era sistematikoan arpilatzea, herriak
menderatzea, giza eskubideak urratzea, genero-zapalketa eta langileek
nazioarteko eskalan pairatzen duten esplotazioa dira inposizio
estrategia horren osagaiak; beraren episodio esanguratsuenak, berriz,
eraso-gerrak, giza beharren merkantilizazioa, indarkeria sexista,
ikerkuntza biologikoa interes pribatuen esku uztea, elikagaien
ekoizpena eta liberalizazio proiektuen konformazioa dira. Horren
bitartez indartu egiten da teknologiaren, hedabideen,
finantza-fluxuaren, hedabideen eta armamentuaren gestio monopolista.
Estrategia
horrek etengabeko erasoa dakarkie baliabide naturalei, prestazio
sozialei eta zerbitzu publikoei, herrien soberaniari eta langileen
bizi eta lan baldintzei; horrek etengabeko ezegonkortasuna sortzen du
gure planetan, hainbat gaitz sortuz: kontinente eta herri askoren
pobrezia, goseteak, epidemiak, milaka pertsonaren bizia arriskuan
jartzen duten migrazio-mugimenduak eta garapen eredu eutsiezinak.
Bertan, AEBek euren kabuz - Europa eta Japoniaren sostenguarekin-
hartzen dituzten erabakiak lege bihurtzen dira, batez ere MB, FMI,
OMC eta ALCAren moduko estrategia anexionisten jardunaren bitartez,
edota AEBek kontrolatutako itun militarren bidez.
Aldi
berean, haatik, garbi ikusi dugu milioika langile modu nekaezinean
ari direla borrokan, kasu askotan euren bizia bera emanez, bestelako
mundu bat posible izan dadin; mundu hori giza eskubideetan eta
herrien soberanian oinarrituko litzateke, nazioarteko harremanen
eredu solidario bat eraikitzeko, biodibertsitatea errespetatuz,
garapen jasangarriko eredu bat sortuz, ondasunak banatuz eta
langileak esplotazio eta bazterkeria sozialetik askatuz.
Eskala
unibertsaletan errotzen ari den errealitate hori Europa eraikitzeko
gaurko ereduan ere agertzen da, enpresa multinazionalen interesetan
oinarritzen baita. Globalizazioaren ekaitzak dakartzan hodei beltzak
Europako zeruak estaltzen ari dira, atzean hainbat gauza utziz:
eskubide sozialen atzerakada; zerbitzu sozialen pribatizazioa
-emakumeen esku ordaindu gabeko lan gisa uzten baitira-; jokabide
xenofoboak inmigrazioaren aurrean; eta izugarrizko gabezia
demokratikoak Europako hiritar eta langileentzat funtsezkoak diren
erabakiak hartzerakoan. Gainera, zenbait kasutan -espainiar Estatuan,
adibidez-, askatasunez elkartzeko eta ideiak adierazteko askatasun
demokratikoen ukapena ohiko praktika bihurtzen ari da gobernuaren
jardunean.
Errealitate
horren aurrean, Sindikatuen arteko Batzar honetan parte hartu dugun
erakunde sindikalok jardunbide konkretuak gauzatzeko konpromisoa
hartu dugu, erakunde sindikalek, globalizazio neoliberalaren aurkako
mugimenduak,emakumeen mugimenduek eta herri indigenen borrokak,
bestelako mundu bat posible dela erakuts dezaten beren elkarlanaren
eta ekintzen bitartez. Alde horretatik, hauxe proposatzen dugu:
Erakunde
sindikalen arteko nazioarteko batzarrak bultzatzea, globalizazio
neoliberalaren gaurko ereduari aurre egiteko estrategiak langileen
ikuspuntutik aztertu ahal izateko.
Arazo
espezifikoei buruzko bilera monografikoak antolatzea, parte hartu
dugun erakunde sindikalen proposamenez.
Gure
iritzi konpartituta jakinaraztea nazioarteko ekintza edo gertaeren
inguruan, interesgarritzat joz gero.
Nork
bere errealitate sindikaletik lan egitea, ondoren aipatzen diren
gaien inguruko eztabaida soziala eta ekintza sindikal irmoa
bultzatzeko:
Herrien
errealitatea eta elkartasunean, lankidetzan eta bakean oinarritutako
nazioarteko harreman eredu batean parte hartzeko eskubide soberanoa
onartzea oinarritzat hartzen duen nazioarteko harreman esparru bat
itxuratzea.
Bere
osaketa eta erabakiak hartzeko modua demokratiza ditzala eskatzea
Nazio Batuen Erakundeari, eta, orobat, eginkizun erabakigarria izan
dezala giza eskubideen eta planetako herri guztien defentsan
oinarritutako nazioarteko legedi bat ezartzerakoan.
FMI
eta MBk ezarritako politika ekonomikoei aurre egitea, nazioarteko
kapital finantzarioaren interesetatik eginda daudelako, eta politika
neoliberalen eraginez pobretu diren herrien kanpo zorra barka dadila
exijitzea.
Herrien
garapen ekonomiko eta sozialean inbertitzeko politikak exijitzea,
horixe baita bakerako estrategiarik onena, garapen jasangarria,
biodibertsitatea, elikagaien alorreko soberania eta planetako
baliabide naturalen babesa eta defentsa bultzatuz.
Erabat
gaitzestea OMCren akordioek sustatzen dituzten politikak, gizarte
zerbitzuen merkantilizazioa eta izaki bizidunen ondare genetikoaren
jabetze pribatua defendatzen dituztelako, enpresa multinazionalen
interesak ezartzen dituztelako baliabide naturalen jabetze eta
gestioan eta herrien dibertsitate linguistiko eta kulturala modu
baztertzailean uniformizatzen dutelako.
Langileak
eskala unibertsalean esplotatzeko politikak gaitzestea eta
esplotazio horien adierazpenen aurkako ekintza sindikalak
koordinatzea toki eta nazioarteko arloan, beraiek sortzen
dituztelako lan-baldintzen kolokatasuna, migrazio-mugimenduak,
zerbitzu publikoen kalitatearen galera, haurren lana, sexu, jatorri
edo erlijioagatiko bazterketa, gehiegizko lanaldiak, esklabotasuna
eta abar.
Gizonen
eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako politika errealak
exijitzea, gizartearen esparru guztietan eta bereziki lan esparruan,
emakume langileek pairatzen dituzten mendetasun egoera eta
indarkeria espezifikoa sortzen duten genero-desberdintasunak
gainditu ahal izateko.
Mugimendu
sindikalak –oro har- eta estaturik gabeko herri europarretako
sindikatuek –partikularki- Europako Batasunaren prozesu
konstituziogilean parte har dezatela eskatzea.
Europa
eraikitzeko gaur egungo eredua aldatzeko lan egitea, kapitalaren
Europan oinarritzen delako; horren ordez, kontinenteko herri guztiak
integratuko lukeen eredu bat aldeztu behar dugu, elkartasun eta
justizia sozialaren ikuspuntutik.
Giza
eskubideen defentsan eta herrien autodeterminazio eskubidea
beren-beregi onartzean oinarritutako eraikuntza eredu bat bultzatzea
Europan.
Agiri
hau sinatu dugun sindikatuek beste erakunde sindikal batzuei
irekitako sindikatuen arteko batzar bat egin nahi dugu datorren
urtean, bai emakumeek lan munduan duten egoerari buruzko diagnosiak
eta jardunbideak adosteko eta bai dinamika berri bat eratzeko
erakunde sindikalen barnean eta nazioarteko mugimendu sindikalari
begira, horren bidez erantzuna emateko generoan oinarritutako
kolokatasun eta bazterketa praktikak hedatzen dituzten lan harremanen
erabilerari.
|