· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Txostenak

 






Txilen, maputxeen eskubideen aldeko martxak milaka lagun bildu ditu.



Txilen, maputxeen eskubideen aldeko martxak milaka lagun bildu ditu.



Txilen, maputxeen eskubideen aldeko martxak milaka lagun bildu ditu.


 

2006/10/11    Berria
Txilen, maputxeen eskubideen aldeko martxak milaka lagun bildu ditu.

Urtero bezala, maputxeen eskubideak aldarrikatzeko eta preso politikoak aska ditzaten askatasuna eskatzeko martxa egin zuten herenegun Txileko hiriburuan. Milaka lagun bildu ziren. Poliziak aurreko urteetan baino gehiago ziren arren, liskarrik gabe amaitu zen manifestazioa.

Hasieran, Txileko presidente Michelle Bacheletek urteroko martxa debekatu zuen, borrokak izan zitezkeela argudiatuz. Baina, azkenean, giza eskubideen aldeko erakundeen eta nazioartearen parte-hartzeari esker, kalera irteteko aukera izan zuten manifestariek. Hala ere, maputxeen eskubideen aldeko erakundeek gogor kritikatu zuten Gobernuaren jarrera. ĞDiktadura amaitu zenetik, inoiz entzun gabeko erabaki baten bidez, egungo Administrazioak, bere kabuz eta argudiorik gabe, duela 15 urte hasitako martxa debekatzea erabaki duğ, salatu zuten Meli Wixan Mapu indigenen aldeko erakundeko kideek. Haien esanetan, inoiz ez da liskarrik izan manifestazioan, eta beti jaso izan dute herritarren nahiz nazioartearen sostengua.

Indigenen aldeko erakundeek salatu dute Gobernuaren asmoa dela maputxeen aldeko taldeak liskarrak eragiten dituztenekin lotzea. Martxaren bukaeran agerraldia egin zuten hainbat buruzagi indigenak, azken asteotan maputxeen aurka egindako erasoak salatzeko. Kartzelan jarraitzen duten lau preso politikoak ere gogoan izan zituzten.

LEGEBILTZARRAREN ERABAKIAREN ZAIN.

Juan Patricio Marileo, Florencio Jaime Marileo, Juan Carlos Huenulao maputxeak eta Patricia Troncoso ekintzailea preso daude 2003ko abuztuaz geroztik. Hamar urte eta egun bateko kartzela zigorra eta 423 milioi pesoko isuna ezarri zieten, 2001ean Mininco enpresak ustiatzen zuen zuhaitz sail bati su eman izana leporatuta. Terrorismoaren kontrako Legea ezarri zieten; Augusto Pinocheten diktadura garaian onartutako legea, alegia.

Joan zen maiatzean 62 egun lehenago hasitako gose greba bertan behera utzi zuten laurek, Txileko Gobernuko ordezkariekin bi egunez negoziatzen aritu ondoren. Txileko Legebiltzarrak lege hura aldatuko zuela hitzeman zieten Gobernuko ordezkariek. Baina geroztik bere horretan dago auzia. Txileko Legebiltzarrak Terrorismoaren kontrako Legea aldatzea erabakiz gero, aske geratuko lirateke lau presoak, baldintzapean bederen.


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa