· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Txostenak

 






COSATUren 9. biltzarra eta LABen partehartzea.



COSATUren 9. biltzarra eta LABen partehartzea.



COSATUren 9. biltzarra eta LABen partehartzea.


 

2006/09/27
COSATUren 9. biltzarra eta LABen partehartzea.

COSATUren 9. biltzarra
Irailak 18 eta 21a artean LABeko ordezkaritza batek Congress of South African Trade Unions-en 9. Biltzar Nazionalean hartu du parte.

COSATU (Congress of South African Trade Unions - Hego Afrikako Sindikatuen Biltzarra) Hego Afrikako sindikatu nagusia da, 1985ean sortu zelarik apartheidaren aurka eta arrazakeriarik eta sexismorik gabeko Hego Afrika demokratiko baten aldeko sindikatuek eginiko aliantzaren ondorioz.

Egun produkzio sektore ezberdinetako 21 sindikatu dira COSATUko kide, 1,8 milioi langileko afiliazioa dutelarik guztira.

LABeko ordezkaritza Txutxi Ariznabarreta eta Mikel Ansak osatu dute.

Biltzarrean COSATUko 2.500 ordezkariez gain bertako eta atzerriko 300 gonbidatu inguru izan dira. Nazioarteko gonbidatuei dagokionez, Afrikako herrialde ezberdinetako sindikatuetaz gain, CIOSL eta FSM internazional sindikaletako ordezkariak (CIOSLeko Idazkari Nagusi Guy Rider eta FSMko Idazkari Nagusi Orde den Adib Miro izan dira biltzarrean), eta Europa eta Amerikako hainbat sindikatu izan dira kongresuan (Frantziar Estatuko CGT eta CFDT, Espainiar Estatuko CCOO, Italiako CGIL, Portugaleko CGTP, Kubako CTC, Kanadako CLC/CTC, Euskal Herriko LAB, etab).

Biltzarraren leloa "Langile klasearen boterea sendotzen. Lan alde eta pobreziaren aurkako kanpaina indartzerantz" nahiko baliagarria da COSATUk biltzarrari jarririko helburuak argitzerako orduan. Apartheida garaitu ostean eredu sozialaren garapenean nola sakondu aztertu dute biltzarraren lau egunetan egunetan, hau da "iraultza nazional demokratikoaren" garapenaz.

COSATUk, ANCek (African National Congress, Hego Afrikako gobernuan dagoen alderdia) eta SACPek ( South African Communist Party) osatzen duten hiruko aliantzaren egoera eta ildoen inguruko eztabaida ere izan da biltzarrean, eta horretarako ANCko lehendakariorde Jacob Zuma eta SACPko Idazkari Nagusi Blade Nzimandek hitzaldiak izan dituzte biltzarrean.

LABek egindako lanari dagokionez, Euskal Herriko egoera politikoa eta LABen proiektu sindikala hainbat sindikaturekin konpartitzeko baliatu da biltzarra. Era berean, helburu berdinekin bildu zen LAB SACPko zuzendaritzako hainbat kiderekin.

Biltzarraren azken egunean COSATUren zuzendaritza berria hautatu zen, orain artean sindikatuko lehendakaria zen Willie Madisha eta idazkari nagusi zen Zwelinzima Vavi arduran berretsiak izan direlarik.

(Argazkian, Txutxi Ariznabarreta eta Mikel Ansa COSATUko lehendakari Willie Madisharekin)


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa