|
2006/05/29
MFSak antolatuta, gaur burutuko da Europar parlamentuan emigrazioaren inguruko nazioarteko konferentzia.
LAB partaide den Munduko Federazio Sindikalak antolaturik, "Emigrazioaren fenomeno soziala 21. mendean" izenburuko nazioarteko konferentzia burutuko da Europar Parlamentuan gaur.
Bertan mundu osoko sindikatu ezberdinek hartuko dute parte, eta George Mavrikos, Munduko Federazio Sindikaleko idazkari nagusia ere bertan izango da.
LABeko ordezkari Rafa Diez, sindikatuko Idazkari Nagusia, Bea Martxueta, politika sozialeko idazkaria eta Jesus Mari Gete nazioarteko harremanetarako idazkaria izango dira. Konferentzian ponentzia propioa defendatuko du LABek.
Konferentzia hau pasa den martxoan Donostian burutu zen Munduko Federazio Sindikalaren Europako Bulegoak buruturiko mintegiaren fruitu da.
*Informazio gehiago honen inguruan: 609483045 (Jesus Maria Gete).
|