LAB SINDIKATUA

2014/10/25 :: 17:50

Azken Eguneraketa:2014/10/24 :: 9:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA Nazioarteko Ekintza Eguna LABeko delegatuek batzarra eta manifestazioa egin dute Munduko Federazio Sindikalak deitutako Nazioarteko Ekintza Egunean

LABeko delegatuek batzarra eta manifestazioa egin dute Munduko Federazio Sindikalak deitutako Nazioarteko Ekintza Egunean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
nazioartekoEkintzaSindikalEguna2.jpg
Gaur, urriak 3, Munduko Federazio Sindikalak (MFS) mobilizatzera deitzen gaitu langileok, pertsona guztiontzat oinarrizko eskubide unibertsalekin erlazionaturiko gaiak eskatuz: elikadura, ura, medizinak, liburuak, etxebizitza etab. MFS-k egindako deialdiari erantzunez, LABeko sektore publikoko delegatuek batzarra egin dute Bilboko Arrupe Etxean. Ondoren, bertatik manifestazioan atera dira ordezkariak Gobernu Ordezkaritzaraino.
Milaka langilek mundu osoan salatuko dugu elikadura, ura, osasungintza, hezkuntza eta etxebizitza sistema kapitalistarentzat ez direla oinarrizko eskubideak, multinazionalei, bankari, kapital handiari eta euren menpe dauden gobernuei etekin handiak eman dizaieketen ondasun komertzialak baino.

Euskal Herrian ere argi dugu aldaketa politikoak justizia sozialarekin elkarlotuta egon behar duela eta horretarako hezkuntza eta osasungintza eraginkor, doaneko eta unibertsalak beharrezko direla, eta baita oinarrizkoak diren etxebizitza eta elikadura bermatuko dituen sektore publiko indartsua ere.

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu