· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Nor gara

Non gaude

Nola laguntzen dizugu

Nola gaude antolatuta

Zenbat gara

 






Nola laguntzen dizugu



Nola laguntzen dizugu


 

LAB errealitate indartsu eta sendo bihurtu da eta, zeure lantokian bertan gure delegatu sindikalek ematen dizuten babesaz gain, Euskal Herrian zehar dauzgun 60 egoitza baino gehiagotan laguntza sendoa eskaintzen dizugu egunero zugandik oso hurbil, bizi zaren edo lan egiten duzun zonaldetik zertan mugitu gabe. Horretarako, profesional talde zabala osatu dugu. Lan munduan egunez egun bizi diren pertsona militanteak gara. Ondo ezagutzen ditugu eduki ditzakezun problemak eta prest gaude zure arazoei irtenbidea emateko, patronalaren presioen aurrean defendatzeko, zure kexka eta galderei erantzun eta aholkua emateko, hitz baten, zeuri laguntza osoa eskaintzeko.


Zeure eskura dituzun zenbait zerbitzu

Aholkularitza laboral eta juridikoa
Lan munduan egiten diren lege erreforma antisozialek, prekarietateak eta diskriminazioek gero eta arazo gehiago sortzen dizkigute eta maiz geure eskubideak exijitu eta euren alde borrokatu behar izaten dugu. Eskualde guztietan eskaintzen dugun aholkularitza honek aukera ezin hobea ematen dizu zeure eskubide sozial eta laboralei buruzko informazioa eta aholkua jasotzeko, eta, behar izanez gero, edozein ekinbide laboral edo judizial martxan jartzeko.

Aholkularitza ekonomikoa
Sarritan ez da erraza izaten enpresaren egoera ekonomikoa eta etorkizuna ezagutzea. Sarritan zenbait balantze eta azterketa ekonomiko ezkutatu ere egiten da. Enpresariek hori erabil dezakete gure eskubideak zapaltzeko, gure interesen aurkako neurriak hartzeko eta gure lan baldintzak okertzeko. Zerbitzu honen bitartez hori guztia aztertu eta ulertzen laguntzen zaitu sindikatuak, langileontzat funtsezkoa baita enpresaren egoera eta aurrerantzeko proiekzioa ezagutzea, gure jarrerak, erabakiak eta aldarrikapenak finkatzeko orduan.

Lan osasuna
Lan istripuak eta gaixotasunak, lan arriskuen prebentzioa, Mutualitateen jarduera desegokiak eta abar, gai oso garrantzitsuak dira langileontzat. Sindikatuak, Lan Osasun arloaren bitartez, informazioa, aholkularitza eta oinarrizko formazioa eskaintzen dizu.

Formakuntza
Txosten, aldizkari, liburuxka, folleto, gida, ikastaro, mintegi, jardunaldi, informazio-sentsibilizazio kanpaina eta beste hainbat baliabide antzekoren bitartez, langileon eskubide, lan harreman, jarduera sindikal, gai sozio-ekonomiko eta eta abarrei buruzko informazio eta formakuntza aukera eskaintzen dizkizuegu sindikatukideoi, batez ere delegatu eta koadro sindikalei.

argizaiola



 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa