LABkideok lan egiten dugun lantokiaren arabera eta gure bizitza sozial eta laborala egiten dugun tokiaren arabera antolatzen gara. Beraz, egitura bikoitzean oinarritzen da gure antolakuntza eredua: lurralde egituran eta sektore egituran, beti ere bien arteko elkarlanean.
LURRALDE EGITURA
Egitura honen bitartez LABkideok lan egiten dugun edo bizi garen auzo, herri, hiri eta eskualdeetan parte hartzen dugu arazo ekonomiko, sozial, laboral zein politikoei erantzuteko. Lantokitik haratago doan osotasunera heldu nahi dugu.
Honako hauek dira parte hartzeko ohiko antolakuntza tresnak:
Herri biltzarra: Herriz herri ematen diren problematika soziolaboral eta politikoetara sindikatua ahalik eta gehien gerturatu eta gure jarduera sindikala gizartearen oinarri-oinarriko esparru guztietara zabaltzeko antolakuntza tresna.
Herriko afiliatuen asanblada: Herri Biltzarrak sustatzen duen jardueraren ildotik LABkide guztien artean, herri mailan, gai desberdinei buruz hausnarketak eta eztabaidak burutu eta erabakiak hartzeko gunea.
Eskualdeko afiliatuen asanblada: Eskualdeko lan dinamikaren barnean Eskualdeko Idazkaritzak sustatzen duen jarduerarekin batera LABkide guztien artean, eskualde mailan, gai desberdinei buruz hausnarketak eta eztabaidak burutu eta erabakiak hartzeko gunea. Bere eginkizuna da Biltzar Nagusirako eta Nazio Biltzarrerako eskualdeko ordezkariak hautatzea eta, bi organo horiek hala proposaturik, Eskualdeko Idazkaritza izendatzea.
Eskualdeko Idazkaritza: Eskualdeko zuzendaritza organoa da, eta bere buru den Eskualdeko Idazkaria sindikatuaren Nazio Komiteko partaidea da.
Lurralde egitura 17 makro-eskualdetan banatzen dugu
ARABA: Gasteiz-Errioxa; Aiara.
BIZKAIA: Bilbo; Ezkerraldea; Eskumaldea; Hego Uribe-Arratia; Durangaldea; Busturialdea-Lea
GIPUZKOA: Donostia-Hernani; Oarso-Bidasoa; Tolosa-Goierri; Debaldea; Kosta-Urola.
NAFARROA: Iruņaldea- Pirineoak; Erribera-Erdialdea; Sakana-Larraun.
LAPURDI, NAFARROA BEHEA eta ZUBEROAk makro-eskualde bakarra osatzen dute: Ipar Euskal Herria.
SEKTORE EGITURA
Sail sindikala: Enpresa batean, LABkideak diren langileek osatzen dute sindikatuaren sail sindikala. Sail sindikalak dira sektore egituraren oinarria eta, era berean, sail sindikalek herri biltzarretan eta eskualdeko egituran ere parte hartzen dutenez, sektoretasuna eta lurraldetasuna elkartu egiten dituzte.
Gure sindikatuan ondorengo sektoreak daude osaturik:
Sektoreko Biltzar Nagusia: Sektoreko organo gorena. Lau urterik behin burutzen da.
Sektoreko Nazio Komitea: Sektoreko zuzendaritza organoa da.
Sektoreko Idazkari Nagusia sindikatuaren Nazio Komiteko partaidea da eta sektoreko eskualdeko arduradunek Eskualdeko Idazkaritzako partaideak dira. Era honetan lurralde egitura eta sektore egituraren arteko elkarlana finkatu egiten da.
SINDIKATUAREN ZUZENDARITZA ORGANO KONFEDERALAK
Biltzar Nagusia. Sindikatuaren zuzendaritza organo gorena. Lau urterik behin burutzen da. Bostehun kidek gehi Nazio Komiteko partaideek osatzen dute.
Nazio Biltzarra. Biltzar Nagusien arteko garaian hauxe da zuzendaritza organo gorena. Ehun eta hogeita bost kidek osatzen dute, Nazio Komiteko kideak barne.
Nazio Komitea. Idazkari Konfederalek, Sektoreetako Idazkariek eta Eskualdeetako idazkariek osatzen dute. Guztira, 41 lagun.
Komite Exekutiboa. Idazkari konfederalek osatzen dute:
Idazkari nagusia: Rafa Diez Usabiaga
Idazkariorde Nagusia: Ainhoa Etxaide
Antolakuntza idazkaria: Jabi Garnika Andueza
Komunikazio eta Harreman Sindikal eta Soziopolitikoetarako idazkaria: Jesus M. Ariznabarreta Zubero
Enplegu Politika, politika instituzionaleko, Lan Osasuna eta LHEE sustatzeko idazkaria: Garbiņe Aranburu Irazusta
Zerga politika, Aurrekontuen politika Azpiegiturak, ingurumena eta lurralde antolaketa eta EESE sustatzeko idazkaria: Txomin Lorca Alcala
Politika sozial, Etxebizitza, inmigrazioa eta Pentsiodunen idazkaria: Arlette Apraiz Eizagirre
Metalgintza, Eraikuntza-Kimika eta Garraio-Itsaso sektoreen Ekintza Sindikalerako idazkaria: Jose Luis Rezabal Zurutuza
Irakaskuntza, Zerbitzu eta Administrazio-Osasungintza sektoreen Ekintza Sindikalerako idazkaria: Mati Iturralde Martinez de Lizardi
Zeharkako Politiken idazkaria: Itziar Lopategi Basterretxea |