· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Txostenak

 






Apirilak 28: prekarietatea salatu, borrokatu, garaitu.



Apirilak 28: prekarietatea salatu, borrokatu, garaitu.



Apirilak 28: prekarietatea salatu, borrokatu, garaitu.


 

2008/04/21
Apirilak 28: prekarietatea salatu, borrokatu, garaitu.

Apirilaren 28a, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dugu. Lan segurtasun eta osasunaren defentsan egun erreferentea eta langileok eskubide hau urratua dugun heinean, aldarrikapen eta borroka eguna bilakatu behar duguna hain zuzen ere.

Langileori inposatzen zaigun eredu neoliberal honetan, langileen beharrak bigarren mailan geratu eta irabazi ekonomikoak lehenesten dira. Lan harreman ereduan prekarietatea eta formakuntzan zein arduren gaineko ahurrezketan egiten dira. Honen ondorio dira 2007an lan istripuz hildako 125 langile eta gertatzen diren milaka lan istripuak.

Hori dela-eta, honakoa adierazten dugu:

- Osasun galeren oinarrizko arrazoia prekarietatea da eta horrexegatik, premiazkoa eta behar beharrezkoa da lehenbailehen desagertzea.
- Langileak ez dira lan istripuak eragiten dituztenak; baina bai badira, istripu horietako biktimak.
- Prebentziorako neurririk eraginkorrena arriskuen jatorria sakonki aztertu eta berau errotik murriztea edo behin betiko ezabatzea da.
- Lantresnak, gaiuluak eta lan egiteko tokiak pertsonek arriskurik gabe erabiltzeko diseinatu edo egokitu behar dira.
- Lanaren antolaketa inoiz ezin da osasunaren kaltetan egin; ezta autoritarismoan oinarritu ere.
- Prebentzio gaietan, langileek modu aktiboan eta aitzindari izanez parte hartzeko aukera izan beharko lukete.

Beraz, hona hemen exijitzen duguna:

- Patronalak bete ditzala legeak, izan ere horixe baita gure osasun galeren arrazoi eta eragileetako bat.
- Gaur egungo lan harreman ereduak kolektiboak babesik gabe uzten eta gainera gero eta gehiago sortzen ditu. Horien artean, aldi baterako langileak, "stage"-tako gazteak, azpikontraten azpikontratak, etorkinak, etab. Egungo lan harreman eredua aldatzea exijitzen dugu.
- Arau-hauste eta langileen osasun galeren aurrean entzurgor diharduten Administrazio Publikoen konplizatetea bukatzea.
- Enpresen esanetara aritzen diren prebentzio zerbitzuen dokumentazio hutsean geratzen den jarduera bertan behera uztea.

Exijitzen duguna lortu eta salatu ditugun egoerak gainditzeko LAB Sindikatuak salaketa eta mobilizazio konpromisoa berresten du. Era berean, langileei apirilaren 28an osasuna galaraziko ez diguten lan baldintzen alde egingo den elgarretaratzera dei egiten diegu.

APIRILAK 28 DENOK BAIONAKO HERRIKO ETXE AINTZINEAN 18:30ETAN


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa