· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Albisteak

Txostenak

 






Elkartasun eguna: dohaineko lanik ez!



Elkartasun eguna: dohaineko lanik ez!



Elkartasun eguna: dohaineko lanik ez!


 

2006/06/01
Elkartasun eguna: dohaineko lanik ez!

2005ean, Raffarin gobernuak inposatu «elkartasun eguna» eta horrekin batera «dependentziaren kontrako plano»aren diru iturria izan behar den gainerateko lan egun behartua langile guzientzat, beti hor dugu aurten, erakunde sindikalak nahiz hiritarrak kontra agertu arren.

2006an, Villepin gobernuak moldaketa batzu ekarri dizkio legeari, batez ere eguna lan orduka zatitzea baimentzen du gaurregun.

Halere, funtsezko arazoek diraute:

- Lan egun behartua eta ez ordaindua, langileen eskubideen kontrako erasoa besterik ez da.

- Soldata masaren gainean egin 0,3%ko diru hartzeak ez du inolaz ere populakuntzaren zahartzearen arazoari ez eta pertsona zaharrak eta elbarrituen behar bereziei erantzuten.

- «Elkartasunezko kutxa» sortuz, populakuntza horiek sistema orokorretik ateratzea du helburu gobernuak eta ondorioz elkartasunezko printzipioa zangopilatuz.
Langile nahiz lanik gabe, gazte nahiz ez hain gazte, pobre eta ez hain pobreentzat, Seguritate Sozialeko «Kutxa Bakarra», aldarrikatzen dugu... «elkartasuna» oinarrizko printzipioa duelarik.

- 2005an bildu diru kopuruari dokionez, 2003ko udaminaz geroztik, administrazioak ezarri trabak eta hitz eman diru laguntzen ez emaiteak, artatze handia behar duten pertsona zaharren egoera txartu du dudarik gabe!

LAB ek bere afiliatu nahiz langile guziak lan egun behartu horren kontra altxatzeko deia egiten die, greba egunaren konsigna segituz (frantses estadoko sindikatu batzuek preabisa pausatu dute jadanik) bainan ere...

Lan oren kopuru horren errekuperatzeko antolatzen ahal gira...!


Zergaitik ez egunero, minutu bat hartu...
Bere amatxi deitzeko, edo elbarritua den ber anaiari e-mail baten igortzeko,
edo lankidearekin, zahartzen ari den kusiari laguntza ekartzeko zein den medio hoberena eztabaidatzeko...?

Eguneroko egiazko elkartasuna hori da eta ez osoki desegokiak diren sasi neurriak!

Ez, ez da beharrezkoa egun bat gehiago lan egitea, aski da aberastasunak banatzea eta politika sozialeri lehentasuna emaitea!

LAN BEHARTUARI EZ!
EGIAZKO ELKARTASUNEZKO POLITIKA BATEN ALDE!


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa