LAB SINDIKATUA

2014/07/29 :: 14:38

Azken Eguneraketa:2014/07/29 :: 8:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Asanbladan adostutako ebazpeba

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Momentu historiko honetan, pentsiodun eta helduok eragile aktiboak izan behar gara

LABeko Helduen eta Pentsiodunen Arloko Asanblada Nazionalak hurrengo ebazpena adostu du:

Garai berria ireki da Euskal Herriarentzat. Momentu historikoa bizi dugun honetan, aukera berriak ireki dira, eta guztiok erantzunkizunez jokatu behar dugu. Pertsona pentsiodun eta helduok, eragile aktiboak izan behar gara egoera berri honetan ere bai. Bizi osoan horren alde borrokatu ostean, orain dugu aukera Euskal Herri libre eta solidarioa behingoz eraikitzeko.

Aldaketa politikoak, aldaketa soziala ahalbidetu behar du. Transizio honetan, langile klasearen interesak ere defendatu behar ditugu, eta pertsona helduok eta pentsiodunok, asko daukagu egiteko eta esateko.

Egun bizi dugun krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean, gure herrian inposatzen ari diren erreformak eta elite ekonomiko-politikoen eskutik adosten diren neurri ultra liberalek eragindako kalteen kontrako borrokan jardungo dugu.

Adostutako politika publikoak zorrotz kritikatzen ditugu, eta hauen norabide aldaketa aldarrikatzen dugu, jendartearen interesak defendatuko dituen politikak izan daitezela.

Pertsona helduak eta pentsiodunak garen heinean, ezaugarri eta arazo espezifikoak ditugu. Hauei erantzutea da gure aldarrikapenen eta borroken ardatza, gure bizi-baldintzak duintasunez bermatu arte.

Egungo egoera gainditu ahal izateko, Euskal Herriko instituzio eta eragile sozialok legegintzazko ahalmen eta eskumen guztiak izan behar ditugu gure eskuetan, alor ekonomiko eta soziolaboralean. Beharrezkoa dugu, Lan Harremanen eta Babes Sozialaren Euskal Esparruaren apustua errealitate bihurtzea. Burujabetza politiko eta ekonomikoa Euskal Herriarentzat!

Lasarten, 2011ko azaroaren 4an

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu