Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta 2013/05/20 Azken asteotan LAB sindikatua kanpaina batean buru-belarri dabil, sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko. Gaur, hilak 20, LABen kanpainarekin bat egin duten emakume bizkaitarrak Gizarte Segurantzaren Bilboko bulegoetara joango dira pentsioak errebisatzeko eta beren diru sarrerak hobetzeko eskatzera. Goizeko 11.30etan izango da hitzordua, Gran Via 89ko bulegoetan. |
Metalgintza 2013/05/16 ![]() LAB sindikatuak Arabako metalgintzako hitzarmenaren egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eskaini du gaur Gasteizen. SEAren jarreragatik negoziazio erabat blokeatua dagoela salatu eta Araban herrialdeko hitzarmenaren alde 3.755 sinadura lortu dituztenaren berri eman dute. LABek hitzarmenaren defentsa egiten jarraituko duela esan du eta bide horretan mobilizazio eguna deitu dute maiatzaren 23rako. |
Garbiketa 2013/05/16 ![]() Maiatzaren 14a, goizeko 11etan, Enpresa batzordeko bi kide, LABeko bat eta ELAko bat, Bediako lan zentroko bulegoetan sartu ziren eta bertan itxialdia hastea erabaki zuten. Bigarren gaua pasa eta gero, bertan dira oraindik. Bi langile hauek ekimen baketsu honekin Enpresako Zuzendaritzak egindako 16 kaleratzeen kontrako erantzun zuzena izatea bilatzen du. |
Itsaso Merkataritza 2013/05/16 ![]() El comité de Remolcadores Ibaizabal convoca una huelga indefinida, sometida y refrendada en asamblea, que comenzará el próximo 22 de mayo ante el nulo avance en las negociaciones del convenio. El comité ha requerido reunirse con una representación de la Autoridad Portuaria para intentar solventar este conflicto. |
Enplegu politika 2013/05/15 ![]() LAB sindikatuak gutxienez 28.189 lanposturen sorrera ekarriko lukeen enplegu proposamena aurkeztu du. Proposamenak 4 ardatzetan oinarritzen da: enplegu suntsiketa gelditzean, egiturazko neurriak hartuta enplegua sortzean, enpleguaren kalitatea hobetzean emakumeenganako diskriminazioarekin nahiz prekarietatearekin amaituz eta lan legediaren nahiz enplegu politiken inguruko erabakiak Iruñean hartzeko ahalmena eskuratzean. |
Euskal Gazteria 2013/05/15 Lehenik eta behin, gaur goizean Ondarroan gertatutakoa salatu nahi dugu eta Urtza Alkortari eta bere senide eta laguneei gure besarkada beroena helarazi nahi diegu. Gaur goizean Ertzantzak izandako jokaerak krudelki gogora ekarri dizkigu iraganeko argazkiak. Euskal Herrian, euskal jendartearen eta bertako eragileen gehiengoa aro berri bati ateak irekitzen ari diren bitartean, beste batzuk, Ertzantza-Urkulluren Gobernuak eta Madrilgo Gobernuak iraganeko errezetekin tematuta jarraitzen dute. |
#m30greba 2013/05/15 ![]() PSOEk erretiro adina 67 urtera atzeratu zuen, Patronala, UGT eta CCOOen babesarekin. Orain PP murrizketa berriekin dator: pentsioak ez birbalorizatzea, erretiroa aurrez hartzeko oztopoak, pentsioen kalkulu sistema berria... Irtenbidea, gizon eta emakume orori pentsio duina bermatuko dion pentsio sistema publiko propioa da. Horren alde Nafarroako sindikatu eta eragileek Gizarte Segurantzako egoitza inguratu zuten atzo. |
Garbiketa 2013/05/14 ![]() El comité de empresa de ALFUS FCC ÁMBITO, compuesto por dos delegados de LAB, uno de ELA y uno de UGT realiza esta acción pacífica ante la imposición de la Dirección de la empresa de un despido colectivo que dejará en la calle a 16 trabajadores. |
#m30greba Greba orokorraren deitzaileak Bilbo eta Iruñean Euskal Herriarentzako eredu propioa aldarrikatu dute2013/05/14 ![]() Maiatzaren 30eko greba orokorraren deitzaileek Bilbo eta Iruñean mobilizazioak egin dituzte Euskal Herriarentzako eredu propio eta eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko. Bilbon Confebask, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritza lotu dituen ekimena egin dute eta Iruñean Gizarte Segurantzako bulegoak inguratu ditutze aldaketa sozialaren alde. |
Garbiketa 2013/05/14 Alfus FCCko langileek aurrera darraite apirilaren 29an hasitako greba mugagabearekin. Modu honetan aurre egin nahi diote enpresak 18 langile kaleratzeko planteamenduari. Atzo elkarretaratzea egin zuten Alfus enpresaren bezero den MetroBilbao-ko bulegoen aurrean. Gaur, bihar eta etzi ere mobilizazio ezberdinak iragarri dituzte. |
2013/05/13 |
2013/05/10 |
2013/05/09 |
2013/05/09 |
2013/05/13 |
2013/05/10 |
2013/05/10 |
2013/05/10 |









.jpg)

















.jpg)

.jpg)
.jpg)
.jpg)




