| |
Plan estrategikoak
LAN AUKERA BERDINTASUN PLAN INTEGRALA
LABek emakumeen lan egoera lehentasunezko langai bihur dadila exijitzen du. Horretarako ezinbestekoa da lan munduan Emakume eta Gizonen Lan Aukera Berdintasun Plan integral erreala martxan jartzea.
Euskal Herrian, emakumeen lan eskubideak ez dira gizonezkoen berdinak. Arazo honek berebiziko larritasuna du euskal biztanleriaren erdiaren eskubideen urraketaz ari baikara. Emakumeen lan egoera diskriminatua aski ezaguna bada ere, honako alderdi hauek gogora ekarri nahi ditugu.
Euskera
Jakina denez, euskararen gaia ez da gaurkoa LABen. Betidanik izan du LABek bere jarduera sindikalean euskara normalizatzeko helburua, eta asmo horrekin, hainbat erabaki hartu izan du, baita beste zenbait ekinbide bideratu ere.
EusLab-en helburu estrategikoa, Euskara LAB sindikatuaren ekintza sindikalaren ardatz eta tresna izatea lortzea da, bai bere barne funtzionamenduan zein kanpo ekintzan
Ildo horri jarraituz, "EusLab" izena hartu duen Egitasmo Estrategiko hau, bakarra eta osoa izanik, bi Egitasmo Nagusitan banatu dugu: "SinEus" Egitasmoa eta "LanEus" Egitasmoa. Lehena sindikatuan euskararen erabileraren hobekuntza xede izango duena eta, bigarrena, lan-munduan euskararen erabileraren sustapenari zuzendua.
|
|