| |
Beste argitalpen
| Etxebizitza politika Euskal Herrian eta Europar batasuneko egoerari hurbilketa (2004). |
|
Argitalpen honekin, Ipar Hegoa Fundazioak etxebizitzaren politikaren debatean lagundu nahi izan du.
Etxebizitza, politika neoliberalaren bultzadapean egon da eta euskal langileontzat eta batez ere gazte gehienentzat, luxu eskuraezin bihurtu da. Etxebizitza inbertsio balio gisa sendotu da eta ez bermatu beharreko oinarrizko eskubide gisa, eta lurzorua kapitalaren mugimendu espekulatiboen arabera salerosten da.
Etxebizitzak, eraiki nahi dugun gizarte ereduan zati handi bat osatzen du eta Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialean duen eragina bistakoa da. Espero dezagun beraz, Ipar Hegoa Fundazioan eskuragarriak duzuen liburuxka honek baliogarria izatea ekintza sindikalari behar diren hausnarketarako klabeak emateko gizarte arazo honi behar den erantzuna emateko.
|
| Euskal Herriko adineko pertsonen eta pentsiodunen bizi-baldintzei buruzko azterlana: laburpena eta ondorioak. (2008) |
|
Hemen aurkezten dugun dokumentuak ikerketa baten laburpena eta ondorio nagusiak biltzen ditu, alegia, Euskal Herriko 65 urtetiko gorako pertsonen eta pentsiodunen bizi-egoerari eta beharrei buruz egindako ikerketaren laburpena eta ondorio nagusiak. Bereziki azpimarratzen dira eguneroko bizimoduaren azterketa, pertsona horiek aurkitzen dituzten zailtasunak, eta, orobat, haien egoera sozio-ekonomikoa, osasun eta animo egoera, ingurunearekin duten lotura, haien itxaropenak, beharrak eta eskariak.
Azterketa honen garrantziaren arrazoia da ezaugarri eta behar propioak dituen sektore sozial horrek gero eta garrantzia handiago duela, eta, beraz, beharrezkoa dela haren egoera ezagutzea, geroago problematika espezifikoei heltzeko, errealitate hori modu orokorrean lantzen duten eskuhartze programa publiko eta pribatuen bitartez.
|
| Gizarte arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat ereduren bilduma elebiduna. (2008) |
|
Hemen aurkezten dugun lan honen helburua da nolabaiteko laguntza eskaintzea lan arloko auzitegien aurrean beren lana euskaraz egin nahi duten abokatuentzat.
· txosten osoa 
|
| Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak (2006). |
|
Euskal Herriko eskualde bakoitza bere orografia, bere herritarren ahalegin eta kanpoko eragileen eraginaren (asko tokiko aberastasunaren bizkar gizendu nahi izan dutenak) ondorioz eratutako unibertso txiki baten modukoa da. Eskualdeak, beraz, errealitate bakar eta berezia dira. Eskualdeak eguneroko bizimoduaren mikrokosmosa direla esan daiteke, Euskal Herria izeneko unibertso zabalago baten baitan kokatuta daudenak.
Zoritxarrez, ohiko egin zaigu ikustea eskualde batzuk bazterturik eta beste batzuen aukerak gehiegi ustiaturik. Esaterako, nork ez ditu gogoan eskualde industrialenek bizi izandako krisiak edo bazterturik bizitzera zigortutako Pirinio aldeko gure eskualdeen egoera?
· Liburu osoa. 
|
| Iruņeko eta Iruņerriko inmigranteen lana eta osasuna (2006). |
|
Zalantzarik gabe Euskal Herrian gero eta pertsona gehiago dago Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetatik etorrita. Langile hauek bizi duten egoera zaila ezagutzeko asmoz, IPAR HEGOA Fundazioak argitalpen hau atera du. Bertan, Iruņea eta Iruņerriko etorkinen lan eta osasun egoera aztertzen da, txosten hau Taller de Sociologia sl-k egin du, bereziki ikerketa sozial eta merkatu ikerketa kabineteak.
Argitalpen honek etorkinen egoerarekiko ezagutza eta sentsibilizazioa bultzatu nahi ditu; baita ekintza sindikalean sartu ere. Euskal Herrian ekonomia eta demografian eragina duten langile talde hau ezin dugu albo batera utzi.
· Txosten osoa 
|
| Pertsonen zainketa aztergai (2005). |
|
Pertsonen zainketa aztergai jarri dugu koaderno sindikal honetan jakitun gai konplexu baten aurrean gaudela. Konplexua, gero eta beharrezkoagoa delako sozialki, sindikalki eta politikoki erantzutea pertsonen bizi zikloetan sortzen diren menpekotasun egoerei. Konplexua, deseraiki eta berreraiki prozesu batean murgildu garelako. Izan ere, orain arteko zainketa eredua, emakumeen ardura eta dohako lanean oinarritzen dena, emakumeen askapen borrokak porrotera eraman eta deuseztatzen ari da. Bien bitartean, irtenbidea aurkitu eta eredu berria sortzea ezinbesteko bilakatzen ari da.
Testuinguru horretan gakoa dugu, eredua berria zehaztea. Gure ikuspuntutik, emakume eta gizonen erantzunkidetasunetik abiatuz jendarte erantzukizuna sustatu behar du. Horretarako, zainketa sistema publiko unibertsala sortzeko neurri politikoekin batera, zainketa zerbitzuak osatu eta lan harremanen eremuan bizi eta lan ardurak bateragarriak egiteko neurriak martxan jarri behar dira.
|
| 23 urtez Amejoramendua. Analisi kritikoa ezkerretik (2005). |
|
IPAR HEGOA fundazioak 2005eko irailaren 22 eta 23an "23 URTEZ AMEJORAMENDUA. ANALISI KRITIKOA EZKERRETIK" jardunaldia antolatu zuen Iruņeko Baluarte Kongresu-Jauregian.
Jardunaldi honen bitartez, Ipar Hegoa fundazioak Amejoramenduaren indarraldiak markatutako ziklo politikoaren garapenaren eta ondorioen diagnostikoan parte hartu nahi izan du.
Publikazioak bertan egindako aportazioak jasotzen ditu, duten interesagatik Fundazio honek hedatu nahi dituelako.
|
|
|