| |
Haritik
HARITIKek analisi kritikoak eta gaurkotasun edo interes soziala duten gaiei buruzko hausnarketak zabaltzeko bidea izan nahi du. Ipar Hegoak elkarte eta pertsona ororen esku jartzen du argitalpen hau bere ikerketa edo ekarpenak argitaratu eta zabaltzeko.
iparhegoafundazioa@labsindikatua.org
| Kalitateko enplegua, bizi baldintza duinak lortzeko (2007). |
|
Europan munduko ekonomiarik lehiakorrena eraikitzeko asmoz, malgutasunean, murrizketan eta pribatizazioan oinarritutako babes sozial eta enplegu-politikak jorratzen ari direla ikus dezakegu. Lan zuzenbidea modernizatzeko beharrizanak eta flexisegurtasuna alternatiba gisa aurkezteak lan harremanen prekarizazioa, produkzio erritmoak areagotzea eta bizi-baldintzak duinak izateko nahikoa ez diren soldatak ezkutatzen dituzte.
· Txosten osoa 
|
| Energia nuklearra ez da etorkizuneko energia (2007). |
|
Eredu ekonomiko kapitalistaren oinarrietako bat baliabide energetikoen merkatua ahalik eta gehien kontrolatzea da, ekoizpen energetikoaren alorrean nagusi diren formetatik ondorioztatzen diren arazoak bazterrean utzita, hala ingurumen-arazoak nola arazo sozial eta sanitarioak. Nazioarteko erakundeak aspalditik konturatu dira, ondo konturatu ere, zibilizazio honek ezin izango duela etorkizunean bizirik iraun iturri energetikoen mugak kontuan hartzen ez badira; hala eta guztiz ere, neurriak hartzeko unea behar baino gehiago atzeratzen ari da.
· Txosten osoa 
|
| Herri Palestinarraren errealitateari buruzko elkartasun zertzaladak (2007). |
|
Palestina bisitatu duenarentzat, beti egongo da bisitaren "aurreko aldi" bat eta bisitaren "osteko aldi" bat, zeren bisitaldia biziki hunkigarria baita. Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkari buruz hedabideetan egunero ikusten ditugun sufrimenduek eta basakeriek jende ezagunaren izenak eta abizenak hartzen dituzte hortik aurrera; ulergarri egiten zaizu Harresiak eta herri palestinar bakoitzaren irteeran dauden check point edo kontrol israeldarrek dakarten umilazioa, ezagutu eta bertatik bertara ikusi duzulako. Suntsitutako nekazaritza-lurrak eta lantegiak ikusi dituzu, eta baita pobreziaren mugan bizi diren herri palestinarrak ere, era guztietako luxuak erakusten dituzten kolonia sionistek inguratuta. Horrek guztiak bizirik iraungo du Palestinan bidaiatu diren guztien erretinan. Gauza bera gertatzen da Siriako Golango Gainekin, eskualde hori ere Israelek okupatuta baitu gaur egun. Hori guztia ez da inoiz ere ahazten.
· Txosten osoa 
|
| Elkarrizketa soziala, negoziazio kolektiboa eta generoa (2006). |
|
Argitalpen honetan diskriminazioaren aurka lan egiteko beharrezko tresnak eta negoziazio kolektiboan gehitu beharreko zeharkakotasuna eta ekintza positiboa azaltzen dira. Baita tresna hauek, elkarrizketa sozialetik abiatuta, eremu komunitarioan izan duten garapena. Lan honek estatu espainolean tramitatzen ari den berdintasun legearen aurreproiektuaren azterketa, honek lan munduan duen garrantziagatik jasotzen du.
· Txosten osoa 
|
| Bolkestein mehatxua (2006). |
|
Europa barruko merkatuan zerbitzuak liberalizatzeari buruzko zuzentarauaren analisia.
· Txosten osoa 
|
| Enpleguari buruzko txostena. 2004 urtea (2005). |
|
Informeak 2004. urteko Hego Euskal Herriko enpleguari buruz ematen dituen datuek prekarizatze hazkorraren errealitatea garbi uzten dute.
2004. urteak prekaritatearen marka historikoa gainditzearen ohore dudagarria du: kontratuen %92,5 aldi baterakoak izan ziren.
Etengabeko lan erreformen ondorioz eta Lan Ikuskaritzaren moduko erakundeek kontratuetan egindako iruzurretan beste aldera begiratzearen ondorioz, gaur egun egiten den aldi baterako kontratazioaren erabilerak, aldi baterakortasuna patronalaren eskuetan dagoen tresna bilakatzen du, lan indarra enpresa irabazien interesen arabera erabiliz.
Baina informean jasotako datu esanguratsuena eta arreta jartzea merezi duena, Administrazio publikoan enpleguak duen aldi baterakotasun portzentaia da.
· Txosten osoa 
|
| Jai Egunak Bizi Egunak. Igande eta jaiegunetan itxita (2005). |
|
Espetxe itxurako eraikinak, luxua, argi distiratsuak eta girotze-musika barnerako utzita, erostera gonbidatuz, kontrolik gabe, dirurik gabe eta arazorik gabe erostera gonbidatuz, hain zuzen ere.
Merkataritza-zentro erraldoiak: haien inguruneko langabezia ezabatuko dutela agintzen badute ere, eskaintzen duten gauza bakarra hauxe da: enplegu kaskarra, aldi baterako kontratuak eta kontratu partzialak.
· Txosten osoa 
|
| Egungo Europako itun konstituzionalari EZ (2005). |
|
Argitalpen honetan, LAB sindikatuak egungo europar eraikuntzarako eredua errefusatzeko jarrera azaltzen duten arrazoiak jasotzen ditu . Referendumean bozkatuko den egungo Itun Konstituzionalaren testuan zehazten dena, alegia.
· Txosten osoa 
|
| Gizonezkoek emakumezkoek baino %36 gehiago kobratzen dute (2005). |
|
LAB Sindikatuaren Idazkaritza Tekniko Ekonomikoak eginiko txostenak hauxe dio gizonezkoek emakumeek baino %36 gehiago jasotzen dutela Euskal Herrian. Hau da, lan eta lanbide segregazioaz gain, inongo aldagai objektiboetan oinarritu ezin den generoaren araberako soldaten bereizkeria jasaten dutela emakumeek.
Emakumeen aurkako soldata-bereizkeria sektore guztietan gertatzen bada ere, zerbitzuen alorrean neurriz kanpokoa dela egiaztatzen du txosten honek. Gizonezkoek, oro har, emakumeek baino %36 gehiago irabazten badute ere, zerbitzuen sektorean gizonezkoen soldata gordina emakumeen soldata baino %41,2 handiagoa da. Hala eta guztiz ere, ez dugu begi bistakoa den hori ikusten, askotan, bereizkeria ez delako zuzen-zuzenean egiten.
· Txosten osoa 
|
| Euskal fiskalitatearen azterketa (2004). |
|
Txostenak Nafarroa zein EAEko gobernuak garatzen ari diren zerga-politikak aztertzen ditu. Egun soldatapeko lanak, aitortutako errenten %80 osatzen duela esan dezakegu. Zentzu honetan, adierazgarria da txosten honek biltzen dituen grafikoetan dauden datuei begiratzea. Honela, jatorriaren araberako aitortutako batez besteko errentak, konpara daitezke.
Bestalde, hamabosten Europar Batasunean (EB-15) presio fiskal orokorra 2001. urtean BPG-ren %41 zen, hau da, Hego Euskal Herrian baino 9,4 puntu inguru altuagoa.
Burutu beharko litzatekeen zerga-politika, gaur egun bultzatzen ari den kontrakoa da, hain zuzen. Beharrezkoa da egungo legeria erregresiboa desegitea eta txosten honen amaierako atalean ondorio gisa zehazten diren gakoetan legeak egitea.
· Txosten osoa 
|
| Klase borroka Europar Batasun berrian: eraikuntza europarreko estrategia sindikala (2004). |
|
Argitalpenak, kritika eta salaketarako hausnarketa izan nahi du. Globalizazio neoliberalaren testuinguruan, Europa langileen interesen kontra, eta emakumeen eskubideak bermatu gabe eraikitzen ari dela salatzen da argitalpenean. Egungo Itun konstituzionalak, klase borrokaren testuinguruan, enpresarien klase, multinazional eta azken finean kapitalaren alde egin du. Salaketa honek berak zehazten du aurkezten dizuegun argitalpenaren izenburua. Egungo testuinguru europarrean klase borrokaren kontzeptua eta ekintza sindikalerako estrategiaren beharra azpimarratu nahi ditu.
Europako herriak eta estaturik gabeko nazioak ahazten dituen itun konstituzionalak, ez du autodeterminaziorako eskubidea aitortzen;beraz, langileen EZETZ borobila merezi duela aldarrikatzen du argitalpenak amaieran.
· Txosten osoa 
|
|
|