· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Plan estrategikoak
Euskera  
Berdintasun plana  

Lanbide heziketa

Ipar Hegoa

 






Juridikoa



Juridikoa



Juridikoa


 Juridikoa
  Juridikoa



Erretiroa.
Erretiroa Erreforma honetan, neurri nagusia da erretiro-pentsioa kobratu ahal izateko beharrezkoak diren kotizazioak igo direla eta pentsio hori eskuratzeko ezarritako adina atzeratu dela; era horretan, erretiro aurreratua eskuratzeko baldintzak gogortu egin dira. Beraren arduradunek argudio faltsu bat erabiltzen dute horrelako neurri neoliberalak hartzeko; izan ere, haien esanetan, batezbesteko bizi-itxaropenaren igoerak bideragarritasunik gabe uzten du pentsio-sistema, eta, beraz, beharrezkoa da pentsioak murriztea edo erretiro-adina nahitaez atzeratzea. Hala eta guztiz ere, aldi berean, enpresarien aldeko neurriak hartu dira, enpresentzako kenkariak, hobariak eta pizgarriak mantenduz edo handituz; horren ondorioz, jakina, kotizazio sozialak murriztu dira eta diru-bilketa publikoak behera egin du. Gainera, ez da neurririk hartu enpresarien iruzurrari aurre egiteko, iruzur horren tasa handia eta agerikoa izan arren.

Hego Euskal Herrian ezarritako erreforma, gainera, sindikatuek, patronalak eta administrazioak LHKren baitan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat baliozkotasunez erabakitakoaren kontra doa, hau da, 1999ko "Plantillak berriztatzeko eta ordezteko Lanbide arteko Akordioan" erabakitakoaren kontra. Akordio horretan, errelebu-kontratu deritzanaren aldeko apustua egin zen, formula hori interesgarria zelakoan; izan ere, beraren arabera erretiro aurreratua lor daiteke 60 urterekin, erretiratzen den pertsonaren ordez beste pertsona bat kontratatuz, lanaldi osoz eta kontratu mugagabez.
  · Txosten osoa  



Aldi Baterako Ezintasuna.
Aldi baterako ezintasuna 2007ko abenduaren 5ean, Gizarte Segurantzaren sistemaren erreforma berria argitaratu zen BOEren 291. zenbakian. Beraren neurriak 2008ko urtarrilean sartuko dira indarrean. Erreforma hori "Toledoko Itunaren" bidetik dator, espainiar gobernuak, patronalak eta sindikatu estatalek adostu dute Madrilen, eta prestazioen murrizketa berri bat inposatzen du, eta, beraz, babes soziala okertzen du.
  · Txosten osoa  



Babes soziala: beste murrizketa bat.
Gizarte Segurantzaren alorreko neurriei buruzko 40/2007 Legearen erreformaren funtsezko alderdiak. (291. BOE, 2007ko abenduaren 5ekoa, indarrean 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera)
Babes soziala - azala. Gizarte Segurantzaren sistemaren erreforma berria, 2008ko urtarrilean sartu zen indarrean. Erreforma hori "Toledoko Itunaren" bidetik dator, espainiar gobernuak, patronalak eta sindikatu estatalek adostu dute Madrilen, eta prestazioen murrizketa berri bat inposatzen du, eta, beraz, babes soziala okertzen du.

Erabilitako mekanismoa bikoitza da: alde batetik, prestazioa eskuratu ahal izateko eskatzen diren egun kotizatuen kopurua handitzen da; bestetik, oinarri arautzailearen kalkulua gogortu egiten da, eta, beraz, prestazioen zenbatekoa txikitu egiten da.

Erreforma horretan, neurri nagusia da erretiro-pentsioa kobratu ahal izateko beharrezkoak diren kotizazioak igotzen direla eta pentsio hori eskuratzeko ezarritako adina atzeratzen dela; era horretan, erretiro aurreratua eskuratzeko baldintzak gogortu egiten dira.
  · Txosten osoa  


hurrengoak »


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa