· euskara   · castellano
FORMAKUNTZA   | AGERKARIAK   | EUSLAB   | EUSKALHERRIA   | NAZIOARTEKOA
                    

Plan estrategikoak
Euskera  
Berdintasun plana  

Lanbide heziketa

Ipar Hegoa

 






Ekonomikoa



Ekonomikoa



Ekonomikoa


 Ekonomikoa
  Ekonomikoa

Ordezkoa, zuzena eta solidarioa den zerga politikaren alde. (2008)
zerga-politika 2008 PFEZ-k zerga-ekitate printzipioa errespetatu behar du diru-sarrerek zerga-tratamendu bera izan dezaten, errentaren sorburua edota jatorria edozein dela ere (lanerrentak, kapital-errentak edota jarduera ekonomiko eta profesionalen errentak). Dena den, egin diren zerga-kontraerreformak egituratu duten PFEZ gero eta desegokiagoak dira, gero eta atzerakoiagoak eta gero eta ahalmen txikiagoa dute dirua biltzeko.
  · txosten osoa  

2007. urteko egoera sozio-ekonomikoa (2008).
2007. urteko egoera sozio-ekonomikoa (2008).
Koaderno sindikal honetan, Euskal Herriko egoera sozioekonomikoari buruz LAB sindikatuko Idazkaritza Ekonomikoak urtero burutzen duen informea argitaratzen dugu, kasu honetan 2007 urtekoa.
  · Txosten osoa  

Euskal Herriko 2008ko Arrekontu Orokorra (2008).
Euskal Herriko 2008ko Arrekontu Orokorra.
  · Txosten osoa  

Zerga politika Hego Euskal Herrian.
Zerga-arloaren azterketa (2007ko Maiatza).
Zerga politika Hego Euskal Herrian. Zerga-arloaren azterketa (2007ko Maiatza).
Zerga-sistema gizarte ereduaren zerbitzuan dagoen tresna da; hortaz, helburua gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa sortzea bada, zerga-sistemak eginkizun bikoitz bati erantzun beharko dio:
- Zergak biltzeari gizarte zerbitzuak finantzatzeko.
- Errenta birbanatzeari desberdintasunak zuzentzeko eta gizarteko justizia handiagoari lagundu.
  · Txosten osoa  

2006. urteko egoera sozio-ekonomikoa (2007).
2006. urteko egoera sozio-ekonomikoa (2007)
Koaderno sindikal honetan, Euskal Herriko egoera sozioekonomikoari buruz LAB sindikatuko Idazkaritza Ekonomikoak urtero burutzen duen informea argitaratzen dugu, kasu honetan 2006 urtekoa.
  · Txosten osoa  

Euskal Herriko 2007ko Arrekontu Orokorra (2007).
Euskal Herriko 2007ko Arrekontu Orokorra.
  · Txosten osoa  

EAEko 2006-2009ko Etxebizitza Bideratzeko Plana: Balorazioa (2007).
azala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak saihestu beharko luke bere burua goraipatzeko joera, 2002-2005eko Etxebizitza Bideratzeko Planean ezarritako helburu kuantitatiboak noraino bete diren ebaluatzerakoan.
  · Txosten osoa  

Aurrezki kutxen bategitea. Euskal Herriaren zerbitzura legokeen kutxa (2006).
azala
LABek ezinbestekotzat jotzen dituen ideología oinarriak aurkeztu ditu Euskal Herriaren zerbitzura legokeen kutxa bakarra osatzeko prozesuari bermez ekin diezaiogun; bere kompromisoari tinko eutsiz.
  · Txosten osoa  

Euskal Herriko 2006ko aurrekontu orokorren analisi kritikoa (2006).
azala
EAE eta Nafarroako aurrekontuen analisi kritikoa eta hausnarketa. Aurrekontuek helburu berdinak dituzte beste behin ere: aurrekontu defizita ezabatzea eta zero aurrekontua babes sozialen mailak jaistearen kontua. Beraz, pasaden urtean esaten genuen legez, Euskal Herrian aurrekontu neoliberalak pairatuko ditugu beste behin ere; bai helburuetan eta bai baliabideak ematean.
  · Txosten osoa  

Euskal Herriko 2005. urteko egoera sozioekonomikoa (2006).
Euskal Herriko 2005. urteko egoera sozioekonomikoa
Koaderno sindikal honetan, Euskal Herriko egoera sozioekonomikoari buruz LAB sindikatuko Idazkaritza Ekonomikoak urtero burutzen duen informea argitaratzen dugu, kasu honetan 2005 urtekoa.

Datuak berriro ere argiak dira. Aldi baterako kontratazioa da lan harremanak prekarizatzeko tresna garrantzitsuena eta patronalak iruzur eginaz erabiltzen du mozkinak maximotzeko. 2005. urtean zehar sinaturiko kontratuen %92,6 aldi baterakoak izan ziren eta kontratuen %77ak ez zuen hiru hilabeteko iraupena ere gainditu.

Informean salatzen den moduan, enpleguak duen ezegonkortasun maila honek, patronalak gure erreibindikazio ahalmenari aurre egiteko erabiltzen dituen etengabeko esplotazio eta txantaia baldintzak sortzen ditu.
  · Txosten osoa  

Enpresaren informazio ekonomikoa (2007).
03es
Enpresaren informazio ekonomikoaren ulermena erraztea du helburu. Ordezkari sindikalok badugu informazio horretarako eskubidea gure interbentzio sindikala enpresetan kualifikatu ahal izateko. Datu ekonomikoek sortzen diguten bertigoa, askotan patronalak eragindakoa, murrizteko laguntza ere nahi du izan. Zenbakien hoztasuna enpresaren egoeran kokatzen lagundu nahi dugu
  · Txosten osoa  

Aurrekontu neoliberalak Euskal Herriarentzat 2005 urtea (2005).
Aurrekontu neoliberalak Euskal Herriarentzat. 2005 Urtea
EAE eta Nafarroako aurrekontuen analisia eta hausnarketa. Argitalpenaren izenburuan aipatzen den moduan aurrekontuak neoliberaltzat jotzen ditugunak.
  · Txosten osoa  

2004ko egoera ekonomikoaren azterketa 1. seihilekoa (2004).
Análisis socioeconómico 1 semestre 2004
Aurkezten dizuegun txostenak zera egiaztatzen du, politika fiskalean ere (gobernu ekintzaren zatirik nagusiena, aurrekontu-politikarekin batera) administrazio eta enpresarien irizpideek bat egiten dutela.
  · Txosten osoa  


 
LAB sindikatua Ekintza sindikala SektoreakArloak Prentsa